NAIZ

Zinegoak jaialdiak indar gehiago emango die dokumentalei 14. edizioan

Zinegoak Bilboko 14. Nazioarteko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak «dokumentalen aldeko aldarria» egin du aurtengo edizioaren aurkezpenean.

Zinegoak jaialdiaren aurkezpena. (ARGAZKI PRESS)
Zinegoak jaialdiaren aurkezpena. (ARGAZKI PRESS)

Dokumentalei indar gehiago emateko erabakiarekin, jaialdiak bi asteko iraupena izango du (ohikoa baino bat gehiago), eta otsailaren 20tik martxoaren 5era arte ospatuko da.

Pau Guillen Zinegoak jaialdiaren zuzendariaren hitzetan, «dokumentalek eta fikzioek garrantzi berbera izatea nahi genuen. Genero identitate edo sexu aniztasunarekin lotura duten dokumental ugari jaso ditugu».

Beraz, jaialdiaren lehenengo astean dokumentalek izango dute protagonismorik handiena Bilborock aretoan, eta bigarren astean, ostera, fikziozko laneak hartuko dute lekukoa Golem Alhondigako zinema aretoetan. «Publikoak egiten zuen aldarrikapen bati erantzun diogu, jaialdiaren iraupena handituz eta, horrela, jendeak aukera gehiago izango du proiekzio eta jarduera ezberdinez gozatzeko», azaldu du.

João Pedro Rodrigues zinemagile portugaldarrak Zinegoak 2017 Ohorezko Saria jasoko du otsailaren 20an, Arriaga antzokian ospatuko den hasiera ekitaldian.

Otsailaren 24an, BBK Aretoan, Hassan Kamogak saria jasoko du Queer Kampala jaialdiaren izenean, Ugandan antolatzen den LGTB+ zinemaldia da.