NAIZ
Quito

ELN eta Kolonbiako Gobernuaren negoziaketen irekiera ekitaldian izan da Sortu

Bart eman zioten hasiera Quiton ELN eta Kolonbiako gobernuaren arteko bake negoziazioen fase publikoari, eta Sortuko Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza bertan izan ziren prozesuari «babes osoa» adierazi asmoz.

Etxeberria eta Aiartza, ELNko bozeramaile den Pablo Beltranekin batera. (@uaiartza)
Etxeberria eta Aiartza, ELNko bozeramaile den Pablo Beltranekin batera. (@uaiartza)

Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza kideek osatzen duten Sorturen delegazioa, ELN eta Kolonbiako Gobernuaren negoziaketen irekieran izan da. Atzo gauean, Quiton, hasiera eman zioten ELN eta Kolonbiako gobernuaren arteko negoziazioen fase publikoari.

Sortuk fase berri honi «babes osoa» adierazi dio, eta bide batez, bi aldeek bakearen eraikuntzan «orain arte egindako bidea» nabarmendu nahi izan dute.