Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak eta Udalbiltzak bilera egin dute gaur goizean bi erakundeon arteko elkarlan instituzionala aztertzeko. Udalbiltzako ordezkariek Partzuergoaren jardueraren berri eman dute, lurralde kohesioaren inguruan zein nolako programak garatzen ari diren, eta baita esku artean dituzten proiektuen berri ere.
Udalbiltzako kideek Bagabiltzan gogoeta prozesuaren berri eman diete. Prozesu honen bidez Udalbiltza Partzuergoak «gaur egungo egoera politiko berrira egokitu nahi du», azaldu dute ohar baten bidez. Gaurkoa, bi erakundeen arteko lehen bilera izan da eta bai Intxauspek eta baita Azconak ere «positiboki» baloratu dute. «Etorkizunean bilera gehiago izanen dugulakoan nago, eta ikusiko dugu zein lan eremutan elkarlana posible den», azaldu du Luis Intxauspe Udalbiltzako lehendakariak.
Bere aldetik, Pablo Azcona Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak adierazi du bilerak balio izan duela «bi erakundeen arteko lehen hurbilketa baterako» eta «abiapuntua» izanen dela etorkizun hurbilean eginen diren beste bilera batzutarako.
a Udalbiltza Partzuergoa instituzioekin egiten ari den bilera errondan kokatzen da.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)