NAIZ

Alex Txikon hirugarren kanpalekura itzuli da, laugarrenera iritsi eta gero, haizearen ondorioz

Alex Txikon laugarren kanpalekurantz abiatu da gaur, eta iritsi egin den arren, hirugarrenera itzultzea erabaki du, haizeak atsedenik emango ez ziela ikusita.

Alex Txikon, Everesteko gailurarren bila. (ALEXTXIKON.COM)
Alex Txikon, Everesteko gailurarren bila. (ALEXTXIKON.COM)

Historian lehen aldiz neguan eta oxigenorik gabe Everest igotzeko erronkan aurrera jarraitzen du Alex Txikonek. Atzo hirugarren kanpalekura iritsi ostean, gaur laugarrena zuen jomuga. Iritsi da laugarrenera, baina haize bortitza zela-eta, hirugarrenea itzultzea erabaki du.

Laugarren kanpalekua 7.950 metrora dago, baina 7.400era itzuli beharrean izan da Alex Txikon Nurbu Sherpa eta Chhepal Sherpak osatutako taldea. Nuri Sherpa, Pemba Sherpa eta Furba Sherpa ere bigarren akanpalekutik batu egin zaizkie eta tontorra elkarrekin egiten saiatuko dira.

«Bai fisikoki eta bai sikologikoki oso indartsu» dagoela adierazi arren, klimak zailtasun handia gehitzen dio berez oso zaila den erronka honi. Historian bi pertsonek (Krzysztof Wielicki eta Leszek Cichyek 1980an) soilik egin dute, baina hauek oxigenoaren laguntzarekin egin bazuten, Txikonek are eta zailagoa bihurtu du igoera.