![](/media/asset_publics/resources/000/373/426/article_main_landscape/0310_eh_Tortura.jpg)
Larunbatean 17.30ean Bilboko Plaza Eliptikotik tortura salatzeko abiatuko den manifestaziora joateko deia egin zuen EH Bilduk. Koalizioak gogorarazi zuenez, azken hamarkadetan euskal herritarrek pairatutako 5.667 kasu bildu ditu Euskal Memoriak eta Lakuako Gobernuak ere 4.000tik gora jaso ditu.
«Torturak izan direla sistematikoki ukatu du Espainiako Estatuak, baina ukaezina da Estatuko aparatuek torturak eragin dituztela. Horren lekuko dira milaka euskal herritar eta horien senitarteko eta lagunak. Errealitate hori aitortua izateko gure herriko instituzio eta kaleetan egindako ekimenak zenbatezinak dira», gaineratu zuen EH Bilduk.
Biharko manifestazioa aldarrikapen hori berriz kalera ateratzeko aukera dela esan zuen. «Torturak pairatu dituztenak biktimak dira, eta izaera horren araberako tratua jaso behar dute. Horrenbestez, ezinbestekoa iruditzen zaigu torturak pairatutakoek egia, aitortza eta erreparazioa izatea, beste edozein biktimak bezala. Eta beste ezeren gainetik, jasandako min bidegabearen aitortza merezi dute. Euskal gizartean horrelakorik ez errepikatzeko bermeak ere ezarri behar dira». Sortuk eta Aralarrek ere Bilbora joateko deia egin zuten.
Sasoiaren mobilizazioa
Bestalde, Sasoia taldeak mobilizazioa egin zuen atzo Iruñean, Gobernu espainolaren Ordezkaritza inguruan, tortura eta inpunitatea salatzeko. «Euskal Herrian milaka tortura kasu izan dira, baina 21 torturatzaile soilik epaitu eta zigortu dituzte. Txantxetako zigorrak izan dira, indultuak azkar jaso zituztelako», adierazi zuten. Tortura pairatu dutenek erreparazioa behar dutela aldarrikatu zuten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)