NAIZ
BILBO

Langile bat hil da Bilbon, eraikuntzan lanean ari zela

60 urteko langile bat hil da Bilbon, eraikin baten berritze lanetan ari zela laugarren solairutik erori ondoren.

Istripua Bilboko Alde Zaharreko Erribera kalean gertatu da goizeko 11.00ak aldera, Ertzaintzaren eta Udalaren iturriek adierazi dutenez.

Behargin bat eraikin bateko berritze lanetan ari zela laugarren solairutik erori eta hil egin da. 60 urteko Arrigorriagako bizilaguna da hildakoa.

Elkarretaratzeak

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute bihar 11.30ean Arriaga plazan.

Bilboko Udaleko talde politikoek ere bost minutuko kontzentrazioa egingo dute bihar, 12.00etan, Udaletxeko sarreran, eta herritarrei dei egin diete parte har dezaten.