![Aimar Olaizola, partidaren une batean. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/376/083/article_main_landscape/olaizola.jpg)
Unerik txarrenetan sufritzen jakinda, Aimar Olaizola eta Alvaro Untoriak behar-beharrezkoa zuten puntua lortu dute, Elezkano-Zabaletaren aurka 22-15 irabazita. Partidaren lehen zatian Aspekoak ez dira gai izan piloteoan nagusi zirenean alde handirik hartzeko eta garesti ordaindu dute.
Partidari kosta egin zaio norabide zehatz bat hartzen, izan ere, bikote bakoitzean pilotari bat nabarmendu baita bere alorrean, Aimar Olaizola aurrean eta Jose Javier Zabaleta atzean. Jokoaren ekimena Aspekoena izan da gehienetan, piloteoan Untoriak ezin izan baitu Zabaleta eutsi. Hala ere, Aimar Olaizola arduratu da partidaren oreka mantentzen.
Izan dute hala ere gorriek euren krisi momentua, Elezkano-Zabaleta 8-11 aurreratu direnean, baina Asegarceko aurrelariak nahikoa izan du Zabaletaren beheralditxo bat, instant batean partida bere alde eramateko.
Zabaleta ez da hasierako erritmoari eusteko gai izan, Elezkanok ere izan ditu arazotxo batzuk ezker eskuan duen zauri batekin eta partidatik irten dira. Bere momentuaren zain zen Olaizola II.ak ez du aukera pasatzen utzi eta bere gantxoarekin partida bere aldera ekarri du, txapelketan bizi-bizirik mantentzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)