![](/media/asset_publics/resources/000/377/380/article_main_landscape/0323_eh_LePen.jpg)
FNko bere kideek Baionako Elkarteen Etxearen erabilera eskatu zuten hasiera batean, baina gerora atzera egin zuten «segurtasuna bermatzea» oso zaila zelakoan. Hala, areto pribatu bat bilatzera jo zuen eta Lapurdiko hiriburuan dagoen Napoleon gela alokatu zuen. Alta, bisitaren iragarpenak eragin dituen erreakzioak ikusirik, bertako nagusiak atzera egin eta bere lokala ez diola utziko adierazi du.
«FNk horrelako eskaera egin didan lehen aldia da, baina segurtasunagatik azkenean ez diot alokatuko. Gainera ez dut nahi batere partekatzen ez ditudan alderdi horren ideiekin markatua geratu», esan du Eric Maille Napoleoneko jabeak.
Bere aldetik, Jean-Michel Iratchet Pirinio Atlantikoetako departamenduko FN buruak ez du baztertzen auzitara jotzea kontratua hausteagatik. Halere, horrek eragin ditzakeen kalte-ordainak bere gain hartzeko prest agertu da Maille, «ezezkoa esateko eskubide osoa» duela nabarmenduta.
FNren diskurtsoa «estali»
Marion Marechal Le Penek Baionan mitina ematea aurreikusia zuela jakin zelarik, hainbat gizarte mugimendu, sindikatu eta alderdietako zein sektore askotariko pertsonek kolektibo bat eratu zuten, «FNk hedatzen dituen arrazismo, sexismo, homofobia eta gainerako gorroto moduak iritzi askatasunetik at» geratzen direla ziurtatuz.
Dei egin zien herritarrei Marechal Le Penen mitina «estaltzera», egiten duen lekuan egiten duela.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)