NAIZ

«Bilbao You Week», apirilaren 6tik 8ra Bilborock aretoan

YouTuben jarduten duten eduki digitalen sortzaileen «Bilbao You Week» jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu du Udalak Bilborock aretoan apirilaren 6tik 8ra bitartean.

Apirilaren 6an, arratsaldean, María Lawlietek bodypainting tailerra emango du, eta komedia musikalean espezializatua dagoen Rodrigo Septién youtuber-ak audio produkzioaren teknikei buruzko tailerra. Gero, Ivan Solet dantzari eta youtuber gazteak electrodance dantza-tailerra emango du.

Apirilaren 7an, ostiralean bi tailer egongo dira. Batetik, Zambusetak launchpad-i buruzko musika-eskola praktiko bat emango du. Eta bestetik, Koala Studios etxekoek, ikus-entzunezkoen produkzioari buruzko tailerrean, bideo-sorkuntzako prozesuak eta giltzak aztertuko dituzte.

Ondoren, YouTuben eta gizarte-sareetan ere jarduten duten hiri-kulturako gazte ospetsu batzuek mahai-ingurua egingo dute. Aneguría hip hop abeslariak moderatuko du, eta parte hartuko dute, batetik, Brei yotuber-ak, zeinak gamer izateari utzi dion eta YouTubeko kanala urbex jardueretan (utzitako tokiak esploratzea) eta motorrari eta BMX kirolari buruzko bideoetan ardaztu duen; bestetik, Bilboko Parkour Elkarteko kide bat; eta, azkenik, Anitanimala artista plastiko, muralista eta grafiti-egilea.

Apirilaren 8an, larunbatean agertokia izango da nagusi. MyChimyK eta Garazik olgeta eta eduki kulturalak uztartuko dituen ikuskizun bat eskainiko dute.

May R. Ayamonte, Josu Diamond eta Sebas G. Mouretek sarean dauden askotariko kultura eta literatura edukiei buruz hitz egingo dute. 

iLeo Vlogsek umore-ikuskizun bat egingo du; Xurirux eta Estudio Katastrófico youtuber eta artista plastikoak ere ikusi ahal izango ditugu; Tigrillok umore adimentsu eta konprometituko bakarrizketa bat eskainiko du; eta Bilboko Penadas por la Ley taldea eta Koala Rabioso arituko dira.

Horrez gain, Lytos youtuber eta beatboxer-ak beatbox emanaldi bat eskainiko du. Jaia amaitzeko, Celia Becks disc-jockey eta youtuber-aren saioan musika elektronikoa eta indie rock musika izango ditugu gozagai, besteak beste.

Ondoren, Meet & Greet saio bat egongo da, photocall baten modukoa, non bertaratuek gustukoen dituzten youtuber eta partaideak ezagutzeko aukera izango duten.