![100 lagun inguru elkartu dira Iruñeko Baluarten. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/380/511/article_main_landscape/0401_ehbildu_iru_ea_1.jpg)
Lau indar politikoen koalizio izatetik bestelako proiektu politiko bat egituratzeko asmoa baieztatu dute EH Bilduko ordezkariek, hori egiteko prozesuari hasiera emanez. Azken egunotan berrikuntza honen berri eman dute indar subiranistako eledunek, Jasone Agirre eta Juan Karlo Izagirrek GARAri emandako elkarrizketan, adibidez.
Zehazki esateko, bi konpromiso aurkeztu eta sinatu dituzte alderdietako ordezkariek Iruñeko ekitaldian:
1. Alderdi politikoen koalizio izatetik bere identitate eta militantzia propioa duen eta irekia, inklusiboa, parte-hartzailea eta erabat demokratikoa izango den subjektu politiko izatera igarotzeko konpromisoa. Eta hori guztia alderdi politiko sortzaileen autonomia eta identitatea ezertan galarazi gabe, «bakoitzak gure alderdien diskurtso, profil eta espazioei eusten diegulako, gure ustez horrek guztiak Euskal Herria Bilduk osatzen duen gune komuna indartzen baitu».
2. Euskal Herrirako proposamen subiranista eta ezker eraldatzailekoa egunerako konpromisoa, eta horrek egungo egoeran zera dakar: «Eraldatzailea izango den eta euskal herritarrentzako estatu propioa eta sozialki aurreratua eraikitzera orientatuko den prozesu subiranista diseinatzea eta, hala nahi duten indar politiko, sozial eta sindikal guztiekin batera, gidatzea».
Oskar Matute, Rebeka Ubera, Arnaldo Otegi, Pello Urizar, Belen Arrondo, Jasone Agirre, Juan Karlos Izagirre, Oihaneder Indakoetxea eta Maddalen Iriarte taula gainean egon dira, aurpegi ezagunez, ordezkari politikoez eta koadro politikoez aurkeztu den den aretoaren aurrean.
Dokumentua sinatu dute ondoren, ehun bat lagunen aurrean. Tartean, EH Bilduren historia laburrean politikara salto egin duten herritar batzuk.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)