![Michael Albasini, helmugaratzean. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/381/572/article_main_vertical/albasini.jpg)
Esprintean gailendu da Michael Albasini (Orica), Eltziegon helmuga izan duen Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapan.
Quick Step taldeko Maximilian Richeze argentinarra, Sean de Bie belgikarra (Lotto Soudal) eta atzoko etapan nagusitu zen Michael Matthews australiarra (Team Sunweb) baino azkarragoa izan da Albasini Eltziegoko esprintean.
Azken kilometroak salbu, etapak ez du apartekorik utzi. Fabricio Ferrari (Caja Rural) eta Luis Angel Mate (Cofidis) izan dira gaurko ihesaldiaren protagonistak, baina tropelak helmugarako 20 kilometro baino gutxixeago falta zirela harrapatu ditu.
Hirugarren etapa: Gasteiz-Donostia
Bihar, asteazkena, hirugarren etapa izango da jokoan, Gasteiztik atera eta Donostiako Bulebarrean bukatuko dena (160,5 kilometro).
Hirugarren etapa honetan 6 mendate igo beharko dituzte guztira, eta txirrindulariek ez dute atsedenerako tarterik izango azken 100 kilometroetan.
Udanatik Mandubiara eta hortik Santa Agedara (eguneko mendate gogorrena), gizon indartsuen ihesaldi bat aurrera joateko terreno aparta dago.
Mendizorrotz izango da azken igoera eta, ondoren, sasiordenak joango dira Igeldoraino, eta hor metro batzuekin pasatzea lortzen duenak aukerak izan ditzake esprinta saihesteko.
![0702_egu_lasserre](/media/asset_publics/resources/001/132/262/article_thumb_horizontal/0702_egu_lasserre.jpg)
Las triangulares exponen las incoherencias del pacto republicano
Una superviviente de cáncer de mama lleva un año a la espera de una mamografía en Osakidetza
![Izagirre-naiz](/media/asset_publics/resources/001/132/584/article_thumb_horizontal/izagirre-naiz.jpg)
«Sasoi hasieran gosearekin nengoen baina orain zalantza asko ditut; ez dakit zer gertatuko den»
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)