![Judit Garcia, EH Bilduko batzarkidea. (@ehbildugipuzkoa)](/media/asset_publics/resources/000/381/856/article_main_landscape/judit-garcia-ehbildu.jpg)
EH Bilduren ekimenez, Itsasoren desanexioa eta Gobernu espainiarrak hura bertan behera utzi zuen helegitea aurkezteko erabakia hizpide izan dute asteazken honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkuran.
Jatorriko testuari EAJk eta PSEk aurkeztutako osoko zuzenketa izan da azkenean onartu dutena, aldeko 45 boto eta abstentzio bakarrarekin.
Hala, Gipuzkoako Batzar Nagusiek adierazi dute Itsaso «udalerri independientea dela, prozedura eredugarri bat medio banatu delako Ezkiotik, eskura dagoen foru araudiak agindutakoa garatuz eta deitutako galdeketa bidez era demokratikoan bizilagunek adierazi duten borondatea aintzat hartuz».
Itsasoko bizilagunen borondateari errespetua
Zentzu horretan, salatu dute «onartezina dela Gobernu espainiarraren esku-sartzea» eta ken dezala jarritako errekurtsoa, Itsasoko bizilagunen borondatea errespetatuz.
Era berean, Batzar Nagusiek arbuiatu dute «euskal autogobernuaren eta gure erakundeen aurkako jarrera sistematikoa duela Estatuko Gobernuak eta bai euskal erakundeei bai euskal autogobernuari eskatzen diete joka dezatela gure eskubide historikoak, osotoro, errespetatuz».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)