Gasteiz eta Bilbotik joandako bi autobusetan, hamarka gaztek martxa egin dute Osnyko espetxera. Asteazken iluntzean abiatu ziren eta, gau osoa bidean eman ondoren, goizean iritsi dira Paris iparraldean kokatuta dagoen presondegira.
Ikasleek euren elkartasuna eraman dute Osnyko espetxeko hormetaraino. #ikaslepresoakklasera pic.twitter.com/t47o6yLVRP
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko apirilak 6
Kartzelaren inguruan itzulia egin eta gero, ekitaldia egin dute gazteek ikasle presoen «egoera negargarria» arbuiatzeko, Kazetak eta Topatuk berri eman dutenez.
Dantzari, bertsolari eta txalapartaz lagunduta, duintasunez ikasteko eskubidea eta presoen etxeratzea galdegin dute.
Osnyra eginiko martxaz gain, ikasle presoen arazoa azaleratzeko ekimen gehiago antolatu ditu ikasle mugimenduak.