![Mendizabal aurrelarien jokoa eginez aise nagusitu zaio Zabaletari. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/384/699/article_main_landscape/0416_pilota_Copy_.jpg)
Uste baino askoz errazago atera du aurrera Aitor Mendizabal antzuolarrak Lekeition jokatutako Jose Javier Zabaletaren aurkako estiloen arteko lehia. Aspaldi da atzelariek ez dutela emaitza onik lortu buruz burukoan eta, salbuespenak salbuespen, lehiaketa hau zigor bat bilakatu da atzeko koadroetan aritzen diren pilotarientzat.
Batere orekarik gabeko lehia izan da Lekeitiokoa, gipuzkoarrak bereak oso ondo egin dituen bitartean, Etxarrengoak ez baitu pilotalekuan bere burua kokatzen asmatu. Inoiz ez da piloteoa luzatzeko gai izan eta aurkariak jokoa aurreko koadroetara eraman duenean, erabat galduta ibili da atzelaria.
6-0 aurreratu da lehenengo Mendizabal III.a eta apenas izan du erreakziorako ahalmenik nafarrak. 8-3 gerturatu da, baina gero zuzenean joan da Mendizabal 22. kartoira 107 pilotakada baino izan ez dituen lehia txikian.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)