NAIZ

Antzerkia, bertsoak eta askoz gehiago maiatzean BIBA!-n

BIBA! kulturgunean maiatzean zehar antolaturiko ekitaldiak ezagutarazi ditu. Sorgina txirulina, Ane Labaka, Tartean teatroa, Oso fan kontzertua,... eta askoz gehiago

BIBA! kulturgunearen egitaraua maiatzean.
BIBA! kulturgunearen egitaraua maiatzean.

Maiatzeko ekitaldien agenda iragarri berri du BIBA! kulturguneak. Hemen hilabete hontan zehar izango diren ekitaldiak:

Sorgina Txirulina, musika eta ipuinak 4-8 urte arteko neska-mutilentzat. Maiatzak 7, igandea, 12.00etan.

Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga, BIBA VOI! Dario Fo eta Franca Rame akorduan. Tartean teatroak eta Loraldiak ekoiztua, maiatzak 10, astezkena, 19.30etan.

Ane Labaka eta Beatriz Egizabal «Erradikalak gara» bertsotan, maiatzak 11, osteguna, 19.30etan.

Oso Fan kontzertua, maiatzak 18, osteguna, 20.00etan. Oso Fan izenaren azpian Giorgio Bassmatti musikaria ezkutatzen da.

Bilboko lehen bertso-triki-kalejiraren 25. urteurrena maiatzak 20, larunbata, 20.30etan.

Irantzu Varela eta Jule Goikoetxea solasean, «Él nunca me pegó» dokumentala (Faktoria Lila) maiatzak 25, osteguna, 19.30etan.