NAIZ

Arraizeko aisialdi gunean komun publikoak jartzea eskatu du EH Bilduk

EH Bilduk Arraizeko aisialdi gunean komun publiko bat jartzea proposatu du, eguraldi ona egiten duen egunetan jende asko elkartzen baita bertan.

EH Bilduk Arraizeko aisialdi gunean komun publikoak jartzea eskatu du. Koalizioak zazpigarren barrutian dituen ordezkariek egin dute proposamena.

Aurreko urtean egindako hobekuntzen ondoren aisialdi gunea asko handitu dela azaltzen dute eta eguraldi ona egiten duenean jende asko hurbiltzen dela bertara.

EH Bilduk aisialdi gune horretako iturriaren inguruan komun publiko bat jartzea proposatzen du. Aldi berean, eguraldi ona iragarrita dagoen asteburuetan, garbiketa zerbitzuak Arraizeko gunetik pasatzea eskatu du. Izan ere, egun horietan zabor asko pilatzen da eta gauez solte dauden animaliek zabor guztia bota eta zabaltzen dute.