NAIZ
BILBO

Gorlizen igandetik desagertuta zegoen gizona hilik aurkitu dute

Gorlizen igandeaz geroztik desagertuta zegoen 46 urteko gizonezkoa hilik aurkitu dute arratsaldeko lehen orduan, SOS Deiak-ek jakinarazi duenez. Barrika eta Urduliz artean topatu dute, Igeltzera industriagunean.

Igande arratsaldeaz geroztik bilatzen ari ziren Gorlizko 46 urteko gizonezkoa hilik topatu dute, SOS Deiak-ek bere Twitter kontuan jakinarazi duenez. Senide batek eman zuen desagertzearen berri eta gizona ibili ohi zen tokietan ekin zioten bilatzeari.

Gaur goizean, hilik aurkitu dute, Igeltzera industriagunean, Urduliz eta Barrika artean.

Efe agentziari Ertzaintzaren bozeramaile batek esandakoaren arabera, gizonezkoaren gorpua 13.30 aldera aurkitu dute bere ibilgailuarekin batera. Autopsia egingo diote heriotzaren arrazoiak argitzeko.