![Bengoetxea Vi.a, pozez partidu amaieran. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/397/242/article_main_landscape/0528_bengoetxea.jpg)
Borrokatu, eutsi eta asmatu behar denean asmatu egin du Oinatz Bengoetxeak. Zuen dena eman du, eta Irribarriaren huts egiteek lagundu egin diote bere buruz buruko bigarren txapela eskuratze bidean.
Neurketak bi zati izan ditu. Lehenengoan, aise nagusitu da aramarra. Pilota atzean jarriz defentsa lanak egitera behartu du Bengoetxea, eta markagailuan 10-5 aurreratzea lortu du. Partidua bere aldera eramana zuen Irribarriak, baina Bengoetxeak neurketari buelta ematea lortu du.
Sakeak asko lagundu dio Oinatzi. Tantoa berak abiatzeak jokoa bere aldera eramaten lagundu dio. Nahastu egin du neurketa, tantoak aurreko koadroetara eramanez, Irribarria lekua hartzea galaraziz. Hala, 10-12 jarri da aurretik markagailuan, eta ez du hartutako abantaila galdu 22ra iritsi arte.
Bigarren atsedenaldi luzera 17-18 iritsi da aurretik leitzarra. Neurketa zabal-zabalik zen, baina egiten ari ziren jokoa Bengoetxearen gustukoa zen. Aurrean, askoz ere hobeto aritu da leitzarra tantoak amaitzeko orduan. 18-18 ere joan dira, baina ondoren errenkadan egin ditu azken lau tantoak.
Irribarriaren huts bat, sakez eginiko beste bat, sake osteko errematean hirugarren bat eta aurreko koadroetan nahastu den tanto bat eginda jantzi du bere buruz buruko txapela leitzarrak.
Une txarrak izanagatik ere, guztia emanda irabazi du buruz buruko txapelketa Bengoetxea VI.ak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)