NAIZ
MAULE

28 urteko motor gidari bat hil da Idauze-Mendin

Errepide ondoan zegoen horma baten kontra jo ondoren, 28 urteko motor baten gidaria hil zen Idauze-Mendin, Mauletik sei kilometrora, astezken arratsaldean “Sud-Ouest” egunkariak jakitera eman zuenez.

Istripua RD 147 errepidean jazo zen, Idauze-Mendiko kaskoan. Eremu honetan 50 kilometro ordukoa da abiaduraren muga.

Motorraren gidaria, Cognac hirikoa eta 28 urtekoa, berehala hil zen Mauleko suhiltzaileen laguntza jaso bazuen ere. Hildakoak Ozazu-Zühareko kanpinean lan egiten zuen. Jandarmeriak ikerketa zabaldu du