![](/media/asset_publics/resources/000/399/117/article_main_landscape/0604_eko_osakidetza.jpg)
Hainbat ospitale publikotan Osakidetza zenbait zerbitzu pribatizatzen ari dela salatu zuten atzo sindikatuek Bilbon egindako manifestazioan. Besteak beste, garbiketa, catering eta garbitegi zerbitzuak pribatizatzeak dituen ondorio kaltegarriak aipatu zituzten: lanpostu kopurua gutxitzea eta kanpoan kontratatutako zerbitzuen kalitatea kaskartzea.
Ehunka lagunek, ELA, LAB, CCOO, UGT, Satse eta ESK sindikatuen deiari atxikiz, bat egin zuten Jesusen Bihotzetik abiatu eta Abandoko plazan amaitu zen manifestazioan. Osasun zerbitzu «unibertsala eta doakoa» aldarrikatu zuten.
Encarna de la Maza Satseko ordezkariak Eferi adierazi zioenez, borrokan jarraituko dute osasun zerbitzu publikoak kalitaterik gal ez dezan: «Ez gaude prest hori gertatzeko; beraz, iritsi da politika pribatizatzaileen aurrean erantzunak emateko garaia». Ospitale berrietan aipatutako hiru zerbitzu horiek pribatizatzeaz gainera, beste osasun zerbitzu batzuekin beste hainbeste gertatzen ari dela baieztatu zuen.
ELAren izenean Peio Igeregik hartu zuen hitza. Berak egindako salaketaren arabera, «Lakuako Gobernua zerbitzu batzuk pribatizatzen ari den neurrian, osasun aseguru pribatuak ere handituz doaz». Hala, uda ostean mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri zuen.
LABek osasun sare publikotik ateratzen ari diren zerbitzuen garrantzia goraipatu zuen, garbiketarena kasu, bereziki kirofanoetan, edota kalitatezko sukaldearen garrantzia gaixoak behar bezala osa daitezen.
ESK-k Lakuako Osasun Sailari jarrera «antidemokratikoa eta autoritarioa» duela aurpegiratu zion; are gehiago, Jon Darpon Osasun sailburua Osakidetzako mahai orokorrean adostutako akordio batzuk ez dela betetzen ari gehitu zuen.
CCOOk zein UGTk pribatizazioek herritarren osasunean eraginak dituela adierazi zuten. Zentro berrietan egiten ari den «kudeaketa txarra» salatzearekin batera, %100 publikoa den osasun zerbitzua aldarrikatu zuten sindikatuek.
Jarrera konstruktiboa
Osasun Sailarentzat izan ziren atzo kritika guztiak, eta honen erantzun publikoa berehala iritsi zen, ohar bidez. Mobilizazioarekiko «errespetua» agertuz, Gasteizen bihar deituta dagoen mahai sektorialera gonbidatu zituen sindikatuak. «Propaganda egiteari utzi» eta jarrera positiboagoa eta konstruktiboagoa» eskatu zuen Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak.
Eskaera batzuk Estatuari egitea «ahaztu» egiten zaiela leporatuz, defendatu zuen EAE dela «urtez urte osasunean gehien inbertitzen duen autonomia erkidegoa». Lakuako Gobernuak duen aurrekontuaren %32, emandako datuen arabera.
«Elkarrizketa konstruktiboa sustatzeko eta batera lan egiteko» deia egin zuen azkenik, «euskal osasun-sistema osoaren mesederako».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)