![Ezkerraldeko bidegorria.](/media/asset_publics/resources/000/399/534/article_main_landscape/bidegorri.jpg)
EH Bilduren hautetsi eta militanteek «Ezkerraldeko bidegorria» proiektua aurkeztu dute Santurtzin. Azaldu dutenez, bidegorriak «etenaldirik gabeko 17.5km-tako ibilbidea» izango luke. Zierbenako portutik hasita Bilboko bidegorri sarearekin bat egitea pporposatzen dute, Zorrotza auzoan. Eta Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldotik igaroko litzateke.
Proposamena azken lau herri hauetako udaletxeetan zein Bizkaiko Batzar Nagusietan eztabaidatzeko proposatuko dute.
EH Bilduk bidegorriaren ibilbidearen lehen metroen inaugurazioa burutu du goizean. Salatu dutenez, Santurtzi da «oraindik ere, bidegorri metro bat ere ez duen herri bakarretakoa» Bizkaian.
Bidegorriaren helburua lau herriak «modu erraz batean euren artean konektatzea». «Ezkerraldea jasangarri, bizigarri eta gizatasunez betea, auzotarrek bere eskualdeaz, itsadarraz, eta Ezkerraldeko leku karismatikoetaz gozatu dezaten modu osasuntsu batean».
EH Bilduko kideen ustez, proiektua erabat «egingarria da» eta proposamena egiterako orduan profesionalen aholkularitzarekin egin dela adierazi dute.
Proiektuaren finantzaketaz, Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldoko udalek zein Bizkaiko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartu beharko zutela adierazi dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)