![Zea Mays](/media/asset_publics/resources/000/387/491/article_main_landscape/zeamays2017_copy4.jpg)
Aste Nagusia hurbiltzen doa eta dagoeneko parte hartuko duten artisten lehen izenak iragarri ditu Udalak: Zea Mays, Antonio Orozco, Amaral eta El Consorcio BOS-arekin.
Artista eta musika talde hauek Abandoibarran arituko dira.
Zea Mays, euskarazko bilbotar rock taldea Aste Nagusiko lehen larunbatean arituko den lehen taldea izango da. Eszenatoki berdinean Antonio Orozco arituko da abuztuaren 21ean, astelehena. Hurrengo egunean, 22an, asteartean, Amaral pop-rock bikote zaragoztarraren kantak abesteko aukera izango da Abandoibarran. Aste horretako asteazkenean, abuztuaren 23an, El Consorcio bostekoak eta BOS-ak (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) kontzertu berezi bat eskainiko dute.
Bilboko gune ezberdinetan musikaren inguruko 100 jarduera baino gehiago eskainiko dituela iragarri du ere Udalak. Gaur egungo taldeak zein betiko bilbainadak egongo direla azpimarratuz eta guztiak doakoak izango direla.
Azaldu dutenez, Abandoibarran kontzertuak eta herriko ikuskizunak antolatuko dira; Europa Parkean, kontzertuak eta herriko ikuskizunak; Plaza Berrian, Munduko musika; Enkarnazioaren elizan, musika klasikoa; Bilborock-en, metal eta bertako pop-rock taldeak; Doña Casildako Pergolan, bilbainadak eta goatekeak; Areatzako Kioskoa, Bilboko Udal Musika Banda arituko da; eta Areatzan, berbenak, bandak eta fanfarreak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)