Naiz
Donostia

Loren Realeko kirol zuzendaria izango da 2019ra arte

Realak iragarri du akordioa lortu duela Lorenzo Juarrosekin beste bi denboraldi taldeko kirol zuzendari karguan jarrai dezan, 2019ko ekainaren 30era arte, hain zuzen ere.

Lorenzo Juarros, artxiboko irudi batean. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Lorenzo Juarros, artxiboko irudi batean. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Modu honetan, Jokin Aperribay Realeko presidenteak eta Lorenek berak ostegun honetan izenpetu dute bi aldeen arteko akordioa, Anoetako estadioaren bulegoetan.

Horrela, kirol idazkari izan eta, Juanma Lillorekin batera, kirol zuzendaritza partekatu ondoren, 2009ko urtarrilean iritsi zen karguan jarraituko du Lorenek, 2019ko ekainaren 30era arte.