![Donostiako Kontxa, errefuxiatuen alde larunbat goiz honetan. (@GARA_olarretxea)](/media/asset_publics/resources/000/405/455/article_main_landscape/0624_errefuxiatuak.jpg)
Amnistia Internazionala, SOS Arrazismoa, Intermon Oxfam, Hotz Zarautz, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek deituta, errefuxiatuen aldeko ekimen sinboliko bat egin dute larunbat eguerdi honetan Donostiako Kontxan.
Hauen harrera irudikatu dute, errefuxiatuz beteriko bi txalupa portutik atera eta itsasertzera iritsi baitira. Bertan, itsas-salbamenduko kideak zituzten esperoan, eta uretatik atera dituzte hauek errefuxiatuak, zilar koloreko manta termikoekin estaliz.
Pixka bat atzerago, hesi baten bestaldean, 200 lagun inguru elkartu dira, «Ongi etorri errefuxiatuak» edo «Mugarik ez» oihukatuz. Errefuxiatuak itsasertzera iritsi direnean, irudikatua zuten harresia bota eta hauengana gerturatu dira, iritsi berriei besarkadak eta ongi etorria emanez.
Herritarrei errefuxiatuen alde bustitzeko deia egin diete ekintza honen bidez, iaz itsasoan 5.000 pertsona inguru hil zirela gogora ekarriz. Kritikatu dute Estatu espainiarrak ez duela bere hitza bete, eta 17.000 errefuxiatu beharrean 1.000ren bat baino ez duela jaso. Europar Batasunaren jarrera ere kritikatu dute, eta «hiprokresia» iruditu zaie honek Asturiasko Printzea saria jaso izana.
Sentsibilizazio ekimen bat izan da, beraz, larunbat eguerdi honetan Donostiako Kontxan egin dutena, antolatzaileek adierazi baitute beldur direla errefuxiatuen inguruko albisteek ez ote duten lehen zuten inpaktua galduko, «gizartea anestesiatzeko arriskua dagoelako».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)