«Eskuratu ditugun datuen arabera, EAEn 8.000tik gora eta Nafarroan 3.000tik gora dira 2015 eta 2016 urtean Mozal Legea dela medio zabaldu dituzten espedienteak. Denetara, bi urtetan 11.000 euskal herritar baino gehiago zigortzeko tramiteak bideratzen ari dira, bi autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek, indar politiko gehienek eta sindikatu eta eragile sozial guztiek kontrako iritzia eman duten arren», azaldu dute mobilizazioaren berri emateko egin duten agerraldian. Enkartelada 19.30ean hasiko da Bulebarrean.
Satorralaia, Stop Desahucios, Erraustegiaren Aurkako Plataforma, Eleak-Libre, Askapena, EHE, EH Donbass, Donostiako Kalera Kalera ekimena, ELA, LAB, CNT, EHBildu, Podemos, Sortu, Irabazi, Equo, Berdeak Gipuzkoa eta Antikapitalistak dira mobilizazio honi sostengua adierazi dioten taldeek.
«Mozal Legea eta Zigor Kode berria Estatu espainolean inoiz izan den alderdi politiko ustelena den PPk zuzentzen duen Gobernuak inposaturiko zerbitzu publikoen pribatizazioak eta mozketa sozialek eragindako protesta sozial erraldoian frenatzea izanm dute helburu. Lege honek, euskal jendartearen eskubide zibil, politiko eta ekonomikoak bortxatzen ditu. Gauzak horrela, jendarte mugimendu eta eragileek kalera irtetea erabaki genuen sortzen ari zen egoera salatzeko eta gutxiengo ustel batek gehiengoari inposatzen zizkion neurri ekonomiko, politiko eta instituzionalak salatzeko. Izan ere, neurri horiek sektore herritarren eta langileriaren aurkakoak eta bankari eta elite ekonomikoen aldekoak dira», salatu dute mobilizazioaren deitzaileek.