![Esprintean nagusitu da Marcel Kittel. (Jeff PACHOUD/AFP)](/media/asset_publics/resources/000/407/740/article_main_landscape/kittel.jpg)
Esprintean nagusi izan da Kittel eta hala eraman du garaipena Tour honen bigarren etapan. Pozarren, ezin izan die malkoei eutsi helmuga gurutzatu duenean.
Guztira, Tourrean irabazten duen hamargarren etapa izan da gaurkoa.
Alemaniarraren atzetik helmugaratu dira Arnaud Demare (FDJ) eta Andre Greipel (Lotto).
Lau txirrindulariren ihesaldiak markatu du etapa. Haien artean Tylor Phinney estatubatuarra eta Yoan Offredo frantziarra izan dira gehien iraun dutenak, baina helmugarako kilometro bat falta zela harrapatu dituzte.
Tourraren azken bi edizioetako irabazlea, Chris Froome britainiarra, helmugatik hogei bat kilometrora erori egin da, baina jarraitzeko gai izan da. Urratu batzuk baino ez dizkio eragin erorikoak.
Bigarren etapa honen amaieran, Sky taldeko Geraint Thomasek maillot horiari eutsi dio, bera baita sailkapen nagusiaren buruan. Movistar taldeko Jonathan Castroviejo da sailkapen nagusian dagoen lehen euskal herritarra, 15. postua dagoena.
Bihar hirugarren etapa izango da jokoan, Verwiersetik (Belgika) abiatu eta Longwyn (Estatu frantsesa) bukatuko dena, Luxemburgon sartu-irtena egin ondoren (212 km). Tourrari buruzko xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian irakur daitezke.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)