![Suhiltzaileak, Tolosako Usabal kiroldegiaren kanpoaldean, atzo. (@tolosaudala)](/media/asset_publics/resources/000/408/653/article_main_landscape/tolosa-usabal.jpg)
Tolosako Usabal kiroldegiko igerileku estalian atzo arratsaldean izan zen isuri toxikoaren ondorioz 23 pertsona eraman zituzten ospitalera edo osasun zentro desberdinetara. Osakidetzak gaur goizean jakinarazi duenez, guztiek alta jaso dute dagoeneko
Isuriaren ondoriz guztira 104 pertsona artatu behar izan zituzten. Tolosako Udalak emandako informazioaren arabera, gas toxikoa kiroldegiko aireztapen sistematik zabaldu zen. Bertan zeudenek azkura, malkoak eta arnasteko arazoak izan zituzten eta kiroldegiko arduradunek larrialdietarako protokoloa martxan jarri zuten. Horrekin batera, instalazioak hustu egin zituzten.
Gaur goizean berriro ireki dute kiroldegia, ohi baino bi ordu beranduago, eta zerbitzu guztiak «normaltasunez» eskaintzen ditu, Udaleko iturriek azaldu dutenez. Airearen kalitatea ona dela adierazi dute teknikariek.
Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du Udalak.
Tolosako Asuncion klinikan 44 urteko emakume bat zegoen, eta gaur eman diote alta.
Donostiako ospitalean 24 urteko beste emakume bat zegoen; proba osagarriak egin dizkiote larrialdietako behaketako unitatean eta ondoren alta jaso du.
Erietxe horretan bertan 8 urteko mutiko bat zegoen ingresatuta, ama-haurren eraikineko behaketan, eta hari ere gaur eman diote alta.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)