Ibon GAMINDE

Zea Mays: «Jaietako lehen egunean Bilbo erreko dugu»

Zea Mays bizkaitar taldeak zabalduko du larunbat honetan (Abandoibarra, 23.30) Aste Nagusiko kontzertuen egitarau ofiziala. Errekaldeko taldearentzat aukera ezin hobea izango da sortu zeneko hogeigarren urteurrena borobiltzeko. Denbora horretan egindako ibilbideaz eta plazaratutako zortzi diskoez harro daude, eta hala adierazi nahi izan dute beren azken lanaren izenburuan: ‘Harro’.

Zea Mays Hatortxun zuzenean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Zea Mays Hatortxun zuzenean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Aurten Bilboko jaiak irekiko dituzue. Zer suposatzen du horrek zuentzat?

Askotan jo izan dugu Bilboko jaietan ia-ia txosna guztietan, Gasaren plaza mitikoan, Aban- doibarran Doctor Deseorekin... baina azken hamar urte haue- tan ez dugu jo oporrak beti aste honetan hartu ditugulako. Aurten, aurretik hartu ditugu Bilboko jaietan jotzeko; beraz, oso pozik gaude eta irrikan aspaldiko partez Aste Nagusian jotzeko, jaietako lehenengo egunean Bilbori egurra emateko prest!

Plaza erraza al da Bilbo?

Ez da erraza, gure herria da eta beti saiatzen gara zerbait berezia prestatzen. Aurten ere Bilbo erreko dugu!

Zerbait berezia prestatu duzue?

Urteurrena borobiltzeko aukera paregabea... Aurten gure 20. urteurrena os- patzen gabiltza eta egun aproposa izango da hau ospatzeko, gure lehenengo kontzertua Bilboko jaietan izan zen orain dela 20 urte, Sin Kuartelen!

Zer da Aste Nagusia zuentzat?

Oso bilbotarrak gara eta betidanik Bilboko Aste Nagusia biziki eta ito arte bizi izan dugu. Kanpoan gaudenean jende guztia gonbidatzen dugu hona etortzera benetako jaiak ezagutzeko.

Zer da zuentzat Bilboko Aste Nagusia berezi egiten duena?

Txosnak eta konpartsak. Ez dago munduan horrelakorik. Hainbeste pertsona borondatez lan egiten eta hainbeste egunetan.

Nola bizi ohi duzue musikari bezala?

Bilboko jaietan musikari pila bat elkartzen gara eta normalean denok dena ematera etortzen gara, bai eszenatoki gainean, baita eszenatokitik kanpo. Aukera oso ona da kontzertu pila bat ikusteko eta talde ezezagun asko aurkitzeko. Gune desberdinak eta giro desberdinak musika mota desberdinekin disfrutatzeko.

Aurtengo kontzerturen bat be- giz jota duzue?

Algara konpartsan 23an Vulk, Lukiek eta Yellow Big Machine ikusteko gogoa dugu.

Zer botatzen duzue faltan eta zer soberan Bilboko jaietan?

Txosnen musika bolumena oso baxua da gauean zehar. Edo- zein kafetegik altuago dauka! Beste alde batetik, txosnetan orokorrean entzuten den musika oso patxangeroa da edo orain 30 urtekoa. Badago musika piloa dantzatzeko patxangeroa ez dena. Txosnak beti izan dira alternatiba alde guztietatik eta musika gustura entzuteko betidanik aukera paregabea izan da.

Parranda egiteko aukera izango duzue?

Aurten bai, kontzertuaren ondoren sekulakoa botako dugu!