![Joseba Asironek agerraldia egin du salestarren orubeko proiektuaren inguruan. (@PamplonaIruna)](/media/asset_publics/resources/000/422/558/article_main_landscape/DIE9cjCW0AQ9oR6.jpg)
«Zentzugabekeria hori baimendu ez dezan, eta hiriaren etorkizuna interes ekonomikoen gainetik jar dezan eskatzen diogu nafar Gobernuari. Interes ekonomiko horiek legezkoak bai, baina partzialak baitira, azken finean, ordena erlijioso baten edo sustatzaile urbanistikoen interesei erantzuten die-eta», adierazi du Asironek agerraldian. Hiriaren etorkizunak «ez du espekulazioaren objektu edo salerosgai izan behar», azpimarratu du.
Proiektu honek «herritarren babes eskasa» duela adierazi du, eta «Erregimena babestu zuten alderdiek soilik babesten dutela politikoki hirigintza zentzugabekeria hori». Era berean, Iruñeko gehiengo politikoak aho batean baztertzen duela adierazi du.
Izaera soziala duten arrazoiei dagokienez, «Zabalguneko alde horretako auzokide gehienak proiektu horren kontra ageri dira, espekulazioa areagotzen baitu, auzoaren bizi kalitatearen bizkar». Era berean, izaera legaleko arrazoiei dagokienez, alkateak adierazi du eskumenen ikuspuntutik, programa-akordioen, alderdien, auzokideen, adituen eta, oro har, hiriaren gainetik espediente hau baimentzeak «izatasun propioa» ematen diola UGPSari, eta horrek hiriaren garapena arautzeko eskumenak kentzen dizkio Iruñeko Udalari.
Azaldu duenez, Plan Berezia aldatzeak, orubearen hirigintzako aprobetxamendua murriztu gabe, «ez dakar berekin inolako kalte-ordainik». 18 solairutako dorreetatik Zabalguneko etxadietara pasa daitekeela defendatu du. «Eta kontrakoa UPNren UGPSaren aparteko baldintzak aprobetxatzea da, Udal honen gainetik pasatzen jarraitzeko. Eta aparteko baldintzak esaten dut, UGPSaren figura kasu zehatzetan soilik aplikatu daitekeelako, eta Udalek haien aplikazio-eremuan dituzten eskumenak beretzat hartzen dituelako».
Gogora ekarri ditu, halaber, Plan Bereziaren kontra bertako hainbat auzokideek aurkeztutako errekurtsoak. Nafarroako Auzitegi Nagusiak oraindik ez du ebatzi hauen inguruan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)