![Enpresaren atarian egingo dute elkarretaratzea. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/422/739/article_main_landscape/0826_glual.jpg)
Atzo, ostiralez, jazo zen istripua Azpeitiko Glual Energy enpresan. 12.25ak aldean, eta oraino zehazteke dauden arrazoien ondorioz, 50 urteko azpeitiar bat zendu zen lan istripu batean. Uste da ate batek harrapatuta zendu zela behargina, baina Ertzaintza ari da istripuaren zergatia argitzeko lanetan.
ELA eta LAB sindikatuek istripua salatu eta babesa eta elkartasuna adierazi diete zendutako beharginaren familia eta gertukoei. Gainera, aipatu bi sindikatuez gain, ESK, ESTEILAS, EHNE eta HIRU elkartu eta elkarretaratzea deitu dute heriotza salatzeko. Astearte honetan egingo dute protesta ekimena, 11.00etan enpresaren atarian.
Ez dira sindikatuak soilik izan langilearen heriotza salatu dutenak. Azpeitiko udal ordezkariak lantegian izan dira gertatutakoaren berri jakiteko eta, ondoren, oharra atera dute, Urola Kostako Hitzak jaso duena. Bertan, doluminak ematen dizkiete zendutako langilearen familia, lankide eta gertuko guztiei: «Kolpe gogorra da langileentzat eta herriarentzat Azpeitian gertatutakoa». Erakunde publikoak adierazi du laguntza «guztia» eskainiko diola hildako langilearen gertukoei.
Bestalde, eskatu dio Osalani lan istripuaren zergatia lehenbailehen argitzeko, eta galdegin die herriko enpresei egoera guztietan langile ororen bizitza «babesteko».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)