NAIZ

Sortuk FARC-EPren kogresuan parte hartuko du

Sortuk FARC-EPren Kongresu Nazionalaren ekitaldi nagusian parte hartuko du gonbidatu gisa. «Kolonbian justizia soziala ziurtatzen duen bakea lortzeko ahaleginei» bere babesa adierazi nahi izan die alderdiak eta bertan izanen dira Urko Aiartza eta Rufi Etxeberria Sortuko kideak.

Sortuko Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza, FARCeko ordezkari diren Rodrigo Londoño Echeverri ‘Timochenko’ eta Ivan Marquezekin batera, artxiboko irudian. (SORTU)
Sortuko Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza, FARCeko ordezkari diren Rodrigo Londoño Echeverri ‘Timochenko’ eta Ivan Marquezekin batera, artxiboko irudian. (SORTU)

Urko Aiartza eta Rufi Etxeberria Sortuko kideak FARC-EPren Kongresu Nazionalean parte hartuko dute gonbidatu gisa. Kongresu Nazional honek FARC-EP alderdi politiko legal bihurtzeko bidea irekiko du, bake akordioen baitan.

Sortuko kideak abuztuaren 29an helduko dira Bogotara eta Kongresuko ekitaldi nagusian parte hartuko dute irailaren 1ean.

‘Bake eta Berradiskidetzerako Trantsizioko Gobernu baten aldeko FARC-EPko Kongresu Nazionala’ atzo, abuztuaren 27an, hasi zen eta irailaren 1ean amaituko da Bogotan. Gerrilako batzarretan demokratikoki hautaturiko 1.000 ordezkaritik gora hartuko dute parte, horien artean, Estado Mayor Centraleko 61 kideak.

Ohar baten bidez, Sortuk, «Kolonbian justizia soziala ziurtatzen duen bakea lortzeko ahaleginei» bere babesa adierazi nahi izan die.