NAIZ
DONOSTIA

Donostiako estropaden ondare kulturala berreskuratzeko ekimena aurkeztu dute

Denis Itxaso Giipuzkoak Kultura eta Turismo diputatuak, Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera, #KONTXA1917 aurkeztu du, jarraipena izateko asmoz sortu den kultura proiektu bat. Proiektuak estropaden ondare kulturala eta historikoa berreskuratu nahi du, eta ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmentzen ditu gertatutakoaren memoria historia berreskuratzearen bidez: kasu honetan duela 100 urteko estropadak.

#Kontxa1917 ekimenaren aurkezpena gaur Donostiako Kaian. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS))
#Kontxa1917 ekimenaren aurkezpena gaur Donostiako Kaian. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS))

Lehen edizio honetan, proiektuaren elementu nagusia ‘Ciaboga’ aldizkari historikoa berriz editatzea da, hartara omenaldi bat emateko aldizkari hori bultzatu zutenei, oso garrantzizkotzat jotzen baitira, bai kontaketa, bai mezua bidaltzeko medioa. Horrela, proiektuaren sustatzaileek bereziki eskertu diote Bontigui familiari aldizkarian egindako lana eta zein atseginak izan diren ibilbide berri hau abiatu ahal izan dadin.

Estropadak XIX. mendeak arrantzontzien arteko txapelketetan oinarritzen dira, eta formalki 1879tik aurrera ospatzen dira. Udako arraun denboraldiaren kirol ekitaldi nagusia dira Donostian. Milaka ikusle gerturatzen dira ikustera, eta berekin ditu zenbait tradizio: apustuak, pisutzea, kale zozketa edo kai aldeko eta Parte Zaharreko festa giroa. Testuinguru sozial horretan, festa eta itsas testuinguru horretan, Untzi Museoak eta Aquariumek kultura balioak indartu nahi dituzte, eta beste proposamen interesgarri batzuk egin nahi dituzte, kaiko eragile aktiboak direnez gero.

Nabarmendu nahi da aldizkari horrek arraunaren munduan izan zuen garrantzia. 1924an sortu zen, kirol horrek berekin ekartzen dituen pasio guztien ondorioz. Aldizkaria ia 40 urtez argitaratu zen, 1935etik 1942ra izan ezik. Edukiak beti izan ziren estropadei buruzkoak, baina euskal gizarteko gertakizun garrantzitsuenak ahaztu gabe. Hirugarren aldiz editatu zen 1992an, baina iraupen laburra izan zuen. Aurten, proiektuak 1917ko estropadak ikertu eta zabaltzen ditu.