NAIZ
DONOSTIA

Patxi Ruizek jakinarazi du ETAk erakundetik kanporatu duela

Egun Murtzia II espetxean dagoen Patxi Ruiz erakundetik kanporatu du ETAk, presoak berak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren (ATA) webgunean argitaratutako gutun baten bitartez jakinarazi duenez.

ETAren Zuzendaritza Batzordeak Patxi Ruiz «behin betiko» kanporatu du, presoak berak gutun baten bitartez jakinarazi duenez.

ATAren webgunean argitaratutako mezuan, gogoratzen du 2016ko uztailean argitaratutako artikulu baten harira erakundeak «behin behineko etenaldian» utzi zuela Ruizen militantzia.

Erakundeak «hiru arau hautsi» zituela adierazi eta azalpenak eskatu zizkion, presoak dioenez. «Azalpenak ematen nizkien eta era berean nik ere esan nien euren erantzunaren zain gelditzen nintzela», adierazi du Ruizek, eta gaineratzen du erantzunik jaso ez zuela eta beste idazki bat egin zuela publiko.

«Erantzunik ez baina, berriki, Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak jakinarazi dit behin betiko kanporatua izan naizela», dio Ruizek.