Uda honetan Europa Leagueko partidetan egin bezala, Athleticek jarraitzaileen presentzia bermatu nahi du San Mameseko harmailetan eta Gazte Egunak ekimenari jarraipena emango dio belaunaldi berriak erakartzeko.
Beren webgunearen bitartez zabaldutako informazioaren arabera, Athletic Clubek 2017/18 denboraldiari dagozkion ligako hamar partida aukeratu ditu gazteriaren presentzia San Mamesen sustatzeko. Hogeita sei urte azpikoek, adin horretakoak barne, gutxienez 300 sarrera izango dituzte eskura 15 euroan partida horietan.
Jesarlekuak, ahal den neurrian, batera izango dira eta Goiko Hego Harmailakoak izango dira. Hogeita sei urte baino zaharragoek ezin izango dute okupatu Gazte Egunarentzat erreserbatuko diren tokiak.
Ligako lehen Gazte Eguna Girona FC taldearen aurkako partidan egingo da, irailaren 10ean, igandean, 16.15ean ospatuko dena.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan salgai ipiniko dira irailaren 9an, larunbatean, 10.30etatik 13.30era eta 17.30etatik 20.00etara eta igandean, 10.30etatik aurrera, partida hasi arte.
Gazte Egunarekin bat egingo duten hamalau urte beherakoek, 18 eta 26 urteko gazte batekin joan beharko dute lagunduta.