NAIZ

Emakume bilbotarra, Greenpeace eta Jon Aldeiturriaga; Ibiltariaren sarirako hautagaiak

Ibiltariaren Sariak Bilbo «atseginagoa, bizigarriagoa eta jasangarriagoa izaten» laguntzen dutenen lana eta balioak aitortzen ditu.

Bilboko Udalak Mugikortasun Aste Europarra antolatu du irailaren 16tik 22ra bitartean eta horren harira, Bilboko Ibiltariaren Sarirako deialdia egin du.

Irabazlea hedabide batzuetan egingo diren bozketen bidez hautatuko dute herritarrek. Deia, El Diario Norte eta El Mundo egunkarien webguneetan eta eitb.com helbidean, eta Telebilbao, Radio Nervión, Bizkaia Irratia, COPE, Onda Vasca, Onda Cero, Radio Bilbao eta Radio Popular irratietako programetan eta sare sozialetan bozkatu beharko da irailaren 12tik 20ra. 

Irailaren 22an, Mugikortasunaren Aste Europarra amaitzeko eta «Bilbo nire kotxe barik» ekitaldiaren barruan, botorik gehien jasotzen duen erakundeari edo pertsonari saria emango zaio.

Bilboko Ibiltariaren Sariak Bilbo atseginago, bizigarriago eta jasangarriago bihurtzen laguntzen duten pertsonen eta taldeen zeregina aitortzen du.

Gainera, paseoan ibiltzeko ohitura osasungarriari balioa ematen dio, osasuna sustatu eta hiria hobeto ezagutzen laguntzen duelako. Aurten, hauek dira sarirako hautagaiak: Greenpeace erakundea, Jon Aldeiturriaga Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko zuzendari-gerentea eta emakume bilbotarra.

Sari orokor hau jasotzeko hautagaia izateko ondorengo arrazoi ezberdinak eman ditu Udalak. «Ingurumenaren eta mugikortasunaren ikuspegitik Bilbo gero eta jasangarriagoa lortzea ezinezkoa litzateke emakume barik. Gero eta gehiago daude Bilboko mugikortasun jasangarriarekin lotutako lanbideetan: Bilbobuseko, metroko eta tranbiako gidari, funikularreko gidari, udaltzain eta TAOko zaintzaile».

Adibide bezaka jarri dute ere emakumea dela bilbobusetako erabiltzaile nagusia (% 70).