NAIZ

Mugikortasun astea, irailaren 16tik 22ra

Areatzan, Santutxuko Basarrate Landan eta Rodríguez Arias kalean egingo dira Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak antolatutako ekintzak: bizikletazko ibilaldi herrikoiak, Eskola Bideak eta Ibiltariaren Saria.

Alfonso Gil, Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzia. (Bilboko Udala)
Alfonso Gil, Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzia. (Bilboko Udala)

Mugikortasunaren aste europarra irailaren 16tik 22ra bitartean ospatuko da. Aste guztian zehar, agintariek garraio jasangarriaren aldeko neurriak hartzen dituzte eta herritarrei gonbidapena luzatzen zaie autoa ez erabiltzeko eta beste alternatiba batzuk probatzeko.

Aurten Bilbon programatutako jarduerak Areatzan, irailaren 16an eta 17an; Santutxuko Basarrate Landan, irailaren 18tik eta 21era arte; eta Rodríguez Arias kalean izango dira.

Rodríguez Arias kalea, Iparraguirre eta García Rivero kaleen arteko zatian, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da irailaren 22an Bilbo, nire kotxe barik! ekimena egiteko.

Bestalde irailaren 17an, igandea, bizikletazko ibilaldi herrikoia izango da Abusutik Areatzara, Errekalde auzotik pasatuz.

2000an ospatzen hasi zen Bilboko hiria Mugikortasunaren aste europarra kotxe barik ekimena.

2016an kanpainak partaidetzaren marka apurtu zuen. 51 herrialdetako 2.427 herrik eta hirik antolatu zuten jardueraren bat aste horretan.

Mugikortasunaren asteak edizio bakoitzak lelo edo helburu bat izaten du eta aurten landuko den gaia «mugikortasun garbi, partekatu eta adimendua» izango da. Europar Batasunetik mugikortasun partekatuko moduak sustatzeko eta garraiobide garbien onurak azpimarratzeko deia egin dute.