David Rincon bilbotarra astelehen honetan, irailak 25, epaituko dute Hanburgon. San Inazioko bizilagunak ia hiru hilabete daramatza Alemanian kartzelaraturik, uztailean Hanburgon egindako G20aren goi bileran atxilotu baitzuten.
Hain zuzen ere, uztailaren 7an atxilotu zuten lagunekin afaltzen zegoen bitartean. Hala ere, polizia txostenetan oinarrituz, Fiskaltzak autoritatearen kontrako atentatua leporatzen dio eta kartzela zigorra sei hilabete eta sei urte artekoa izan daiteke. Rinconen abokatuek «salbuespen legedia» aplikatu diotela salatu dute behin baino gehiagotan eta horrek eragindako «ziurgabetasun egoera» eta berme juridikoen.
G20aren kontrako protestetan 200 lagundik gora atxilotu zituzten Hanburgon joan den uztailean.
Atxilotu zutenetik ekimen ezberdinak antolatu dituzte Bilbon Rinconen askatasuna aldarrikatzeko. Joan den ostiralean esaterako, manifestazioa egin zuten eta astelehen arratsaldean ere mobilizazioa egingo dute Sarrikon.