NAIZ

Jose Miguel Gaztelu aske geratu da, 20 urteren ondoren

Jose Miguel Gaztelu Bergarako presoa aske geratu da gaur goizean, 20 urteko espetxealdia bete ondoren.

Jose Miguel Gaztelu, erdian, aske geratu ondoren. (@EtxeratElkartea)
Jose Miguel Gaztelu, erdian, aske geratu ondoren. (@EtxeratElkartea)

Algecirasko espetxetik atera da gaur goizean Jose Miguel Gaztelu euskal preso politikoa, Etxeratek berri eman duenez. 20 urte egin ditu preso. Kartzelaren atarian zain zituen senide eta lagunak.