Ibilaldiak hiriko leku esanguratsuetatik barrena egingo dira, astelehenetik ostiralera, 11.00etatik 13.00etara, eta asteazkenetan arratsaldez ere, 17.00etatik 19.00etara (orain arte 18.00etatik 20.00etara izaten ziren), Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Aurreko edizioetan bezala, programa pertsona guztientzat dago zabalik. Nahikoa da hileko egutegian adierazitako lekuan eta orduan egotea. Programak intentsitate ertaineko ariketa egitea proposatzen du, hiriko zenbait gunetan barrena. Aukeratutako lekuetan eserlekuak, iturriak, komun publikoak, gimnasia egiteko zirkuitu txikiak eta beste azpiegitura batzuk egoten dira.
Aurten, bina orduko iraupena duten 12 ibilbide prestatu dira. Hasieran berotze ariketak egingo dira, eta behin ibilaldia amaituta, luzatze ariketa batzuk. Esperientzia eta prestakuntza duten monitoreek gidatzen dituzte ibilaldiak eta jarduera dinamizatu eta atseginago egiten dute, ibilbideko puntu interesgarriei buruzko informazioa emanez eta oinetakoei, ibilbideei, luzatze ariketei, hidratazioari eta beste gai batzuei buruz aholkuak emanez.
«Denborarekin parte hartzaileek euren aldetik talde dinamika propioa edukitzea da helburua, alegia, euren kontura uriko barrutietan taldeak sortzea eta antolatzea», adierazi du Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)