Amaia U. LASAGABASTER

«Zaila da dinamika honetatik irtetea»

Bere historiako Liga hasiera txarrena egiten ari da Reala. Garaipen bat lehenbailehen lortzeko premia dute txuri-urdinek konfiantza berreskuratzeko.

Bi hilabete pasa dira Liga hasi zenetik: zortzi aste, zazpi jardunaldi... ia denboraldiaren laurdena. Baina Realak lehen jardunaldian Valentziaren bisita jaso bezperan bezala jarraitzen du, hutsean. Are okerrago, joera atzeranzkoa izan da, txuri-urdinek denboraldiaren hasieran zeukaten ilusioa desagertu egin baita, atsekabeari lekua utziz.

Nahigabe ulergarria, Reala bere historiako Liga hasiera txarrena egiten ari baita. Ez da hain erraza, aldiz, egoera horretara nola heldu den ulertzea, azken urteotako proiektuari jarraipena eman baitio sasoi honetan, kalitatezko fitxaketen ekarpenarekin gainera. «Ez genuen espero horrela egotea, hori da egia», aitortu du Itziar Gastearena Realeko jokalariak.

Ez da lehendabiziko aldia taldea udazkenera erreakzionatu beharrean heldu dela, denboraldi hasiera zaila gainditzeko premian. Baina erreakzioa ez da horrenbeste atzeratu aurrekoetan. Gastearenaren ustez, Liga talde indartsuenen aurka hastea –Valentzia, Atletico, Bartzelona– «kaltegarria da. Aurretik antzeman badaiteke ere laugarren jardunaldira hutsean hel zaitezkeela, lehen hiru jardunaldiak pasa eta puntu barik jarraitzen duzula ikustea ez da erraza». Egoerak presioa sortzen du, «hurrengo partida nahitaez irabaztera behartuta zaude. Eta ia ziurtzat ematen da irabaziko duzula, aurkaria ez delako jada hain talde indartsua; are gehiago, aurreko partidetan emaitza onik lortu ez baduzu ere, nahiko ondo jokatu duzu...».

Baina futbolak ez du horrela funtzionatzen. «Gero eta gutxiago, gainera –dio jokalari txuri-urdinak–. Liga oso berdinduta dago, maila igotzen doa urtetik urtera eta aurkari errazik ez dago. Astero ikusten dugu ustekabeko emaitzaren bat. Egia da talde guztiak ez direla berdinak baina ezin da aurretik esan ‘partida hauek irabaziko ditugu eta hauek galdu’. Astero egin behar da lan, asteroko norgehiagoka ongi prestatuz».

Eta Realak ez du hori ahaztu, Gastearenak azpimarratu duenez: «Eguneroko lana ona da hasiera-hasieratik, asko eta ondo egiten dugu lan entrenamenduetan». Baina emaitzak ez dira heldu, egutegia, teoriaz, erraztu bada ere. Jokoak berak, gainera, beherantz egin du taldeak lehen jardunaldietan hain irudi ona eskaini ondoren. Hegaleko gipuzkoarrak ere horrela izan dela onartu du, «nahi gabe bada ere» talde handienen aurka «beste intentsitate batekin lehiatzen duzulako».

Arazoaren muina, baina, beste bat da egun. Egoerak, bata bestearen atzetik etorritako porrotek, sortutako presioa: «Dinamika txar batean sartzen zarenean oso zaila da bertatik irtetea». Ez da hainbeste nabaritzen astean zehar, «oso ondo entrenatzen jarraitzen dugulako», baina bai zelaira irteterakoan: «Jokatzeko konfiantza galtzen duzu; gehiago kezkatzen zaitu akatsik ez egiteak asmatzeak baino».

Konfiantza falta erasoan nabaritzen da batez ere. «Esaten den bezala, baloiak ‘erre’ egiten du. Baloia hartu nahi izatea kostatzen da, beldur pixka bat-edo daukazu, ez duzu akatsik egin nahi... Zaila da horrela jokoa eraikitzea, eta, ondorioz, baita arriskua sortu eta golak sartzea ere». Jokalariak esandakoa taldearen zenbakiek ere berresten dute: defentsan ez dabil gaizki –lau taldek jaso dituzte Realak baino gol gehiago–, baina erasoan ez du asmatzen –bi gol soilik sartu ditu jokatutako zazpi partiduetan–.

Arazoa buruan dagoen arren, konponbidea zelaian aurkitu beharra dute donostiarrek. Soropilean eta, batez ere, markagailuan. «Argi dago onena partidu borobil bat egitea litzatekeela, ondo jokatu eta aise irabaziz. Baina aukeratzekotan, nik uste dut taldeak behar duena garaipen bat dela. Partida bat irabazi, zeroa kendu eta lasaitasun puntutxo horrekin aurrera egin».

Ligan gainontzeko taldeek izandako emaitzak, behintzat, alde ditu Realak. Izan ere, garaipen bakar batekin jaitsiera postuetatik irten daitezke donostiarrak, Zaragoza eta Santa Teresa oso gertu baitituzte. Ez da baikortasunari eusteko arrazoi bakarra. «Alde batetik, argi izan behar dugu denboraldia luzea dela eta egoerari buelta emateko denbora badagoela. Bestetik, eta batez ere, taldea egoerari buelta emateko gai dela jakin behar dugu. Gauza onak ere egiten ari gara, ezin dugu hori ahaztu. Gauza onak landu, akatsak zuzendu, lanean jarraitu eta gai garela jakin behar dugu», amaitu du baikor Gastearenak.

La semana

Jornada. El regreso de la Liga, con la disputa de la séptima jornada, trae partidos televisados para Athletic y Real. Las rojiblancas reciben el domingo al Granadilla (12.00, ETB1) y las donostiarras al Sevilla (16.00, Gol).

Internacional. Irene Paredes disputó los noventa minutos y anotó dos goles en la victoria de España frente a Israel (0-6), en la liguilla de clasificación para el Mundial de Francia. Eunate Arraiza, por su parte, se estrenó jugando los últimos 19 minutos.

Amistoso. El Athletic goleó al San Ignacio (5-0), con goles de Cirauqui, Nekane, Maite Oroz y Lucía (x2), en Basozelai, en el amistoso de conmemoración del 75º aniversario del Sondika.

Fichaje. El Atlético se ha hecho con el fichaje de la nigeriana Francisca Ordega. De 24 años, la delantera procede del Washington Spirit, equipo al que regresará el próximo mes de marzo.

Adiós. La finlandesa Riikka Hannula, que llegaba al Espanyol este verano, ha abandonado la disciplina blanquiazul. La entidad explica que su marcha se debe a motivos personales.

Reivindicación. La selección de Dinamarca, en pugna con la Federación por sus condiciones de trabajo, renunció a disputar su encuentro clasificatorio para el Mundial contra Suecia, algo que de momento le ha valido la pérdida de tres puntos y la apertura de un expediente por parte de la FIFA. Tras alcanzar un acuerdo provisional, ayer sí disputó su partido frente a Croacia.

Título. El Corinthians se ha adjudicado la novena edición de la Copa Libertadores, tras adjudicarse en la final al Colo Colo. La tanda de penaltis decidió el título (5-4) después de que el partido acabara con empate a cero. Es el primer triunfo del Corinthians, séptimo de un equipo brasileño.

Debut. Mo Marley, seleccionadora interina tras la marcha de Mark Sampson, se estrenó con Inglaterra cayendo en un amistoso ante Francia (1-0). Y ante más de 20.000 espectadores.