![Durangon iaz egindako mobilizazioa. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/346/222/article_main_landscape/indep.jpg)
‘Espainiar Konstituzioa Herrien kartzela · Gora Euskal Errepublika!’ lemapean, manifestazioa eta ekitaldia deitu ditu Independentistak sareak abenduaren 6rako. Ohar baten bitartez, independentziaren beharra aldarrikatu dute: «Espainiar Estatuaren egituren barruan Euskal Herriak ez du inolako burujabetza aukerarik eta, gure etorkizun politiko, ekonomiko, sozial zein kulturala eraikitzeko ezinbestekoa den burujabetza, independentziaren bidetik bakarrik etorriko da».
Egun horrretan espainiar Estatuak Konstituzioaren eguna ospatzen du, eta horren aurrean independentzia aldarrikatuko dute Durangon. «Espainiako Konstituzioaren testua guztiz ukatzailea da berez, eta ez ditu onartzen oinarrizko eskubide zibil eta politikoak. Horrez gain, Estatuaren aldetik irakurketa guztiz interesatua egiten da edozein aldarrikapen politiko edo disidentzia erasotu eta desegiteko», adierazi dute ohar baten bitartez.
Zentzu horretan, Kataluniako prozesuaren aurrean Estatuak erakutsitako jarrera arbuiatu dute. «155. Artikuloaren aplikazioarekin egundoko jauzi errepresiboa egin du Estatuak. Inoiz baino argiago ikusten da espainiar Konstituzioa Herrien kartzela dela, eta bera ospatzera behartu nahi gaituzten egunean ozen eta argi adierazi behar dugu hori».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)