![Cafe Bar Bilbao tabernako Mikel Martinez eta sukaldaria.](/media/asset_publics/resources/000/450/237/article_main_landscape/makailufesta.jpg)
Azaroaren 27tik abenduaren 3ra Makailu festa ospatuko du Plaza Berriko Cafe Bar Bilbao tabernak. Eskaintza gastronomikoa berrituko du, Bilborekin eta pintxo berriak sortuko ditu Antonio Mateo sukaldariak.
Zenbait makailu pintxo ezagunak dira dagoeneko tabernako eskeintzan -hala nola, Txanpinoiak Makailuarekin barrubeteak, Kalabazina Ajoarriero Makailuarekin barrubetea edota Makailua Pilpilean Pikilo Piperraren gainean-. Hauek eta beste berri batzuek -adibidez, Makailua Wellintong erara, Makailu Txibierroak edota Makailu Brandada Olagarro Carpaccioarekin- tabernaren eskaintza berria osatuko dute.
Aste berezi honetan zehar ere, doako dastaketak eskeiniko dira bezeroen artean, lunch modura, pintxo berrien inguruan euren iritzia eman dezaten. Pintxoaren prezioa popularra izango da (1.50 euro inguru) eta eskaintza bereziak egongo dira pintxopote ezagunerako.
1991n, orain dela 26 urte, Mikel eta Joserraren aitak Bilboko Plaza Berriko tradizio handiko taberna hau hartzea eta berritzea erabaki zuen. Mikel eta Joserra Etxarri Martinez anaiak, lehenengoa euskal antzerkigintzaren aktore ezaguna eta, bigarrena sukaldaria eta sukaldaritza berriaren zalea, hostalarien familia batetik datoz.
Ordutik Cafe Bar Bilbao taberna hainbat ekitaldi sozial eta kulturalen kokalekua izan da. Taberna berritu zuten baina Bilboko taberna zaharren itxura eta xamurtasuna mantenduz.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)