Maialen Lujanbiok bigarrenez jantzi du txapela 14.600 lagun hartuta bero-bero zegoen Barakaldoko BECen. Saio ederra osatu zuten finalera heldutako zortzi bertsolariek, aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia behar bezala agurtuz.
BECeko sarrerak agortuta, asko izan ziren telebistaz, internetez ala irratiz etxetik, tabernatik edo elkarteetatik saioa zuzenean jarraitu zutenak. Orain urte batzuk pentsaezinak ziren sare sozialetan ere oihartzuna izan zuten BECeko errimek.
Makina bat hausnarketa, kiniela eta bitxikeria irakurri ahal izan ditugu #BTN17 traolaren magalean.
Asko izan ziren, Aitor Mendiluzerekin indarrak buruz-burukoan neurtu ostean, Maialen Lujanbiori merezitako zorion agurrak helduarazi nahi izan zizkiotenak. Goizeko kartzelako gaian heroinak harrapatuta etxetik alde egitera iritsi zen baten rolean sartu zen Lujanbio, entzuleak dardaraziz. Gaiari erreferentzia egin guran arrakasta izan zuen txioa bota zuen @babarelefantea erabiltzaileak.
Maialen, heroina. Ta gu yonkiak #btn17
— manex_mu (@babarelefantea) 2017(e)ko abenduak 17
Bertsolaritzan orain artean ia ezkutuan igaro diren gaiak eta protagonistak oholtzaratzen abila da Lujanbio. Atzoko saioan, adibidez, jendartearen ertzean bizi diren drogazaletasuna, prostituzioa edota amatasun eredu berriak taularatu zituen. Zaleek gogoz hartu zuten hernaniarraren saio distiratsua eta asko izan ziren bere ekarpena sareetan txalotu zutenak.
Maialen asko behar doguz gizarte honetan#klonazioaribai#btn17
— ilaski serrano (@MeriLing1) 2017(e)ko abenduak 17
Maialen Lujanbioren bertsoak ezin dira belarriekin bakarrik entzun #BTN17
— @GARA_amujika (@GARA_amujika) 2017(e)ko abenduak 17
Maialen bertso-nobelak abesten. Lilura. #BTN17 @tolosaldeataria
— Itzea Urkizu Arsuaga (@itzeaitzea) 2017(e)ko abenduak 17
Transexualitatea, drogazaletasuna, prostituzioa, amatasuna... Gai horiek lantzen dituen eran landuz ate berriak irekitzen eta kate zaharrak hausten laguntzen ari da Maialen, gizartearen, emakumeen eta hizkuntzaren kateak. Mila esker, Maialen. #BTN17 https://t.co/AYel2YtIRo
— Esther López Epelde (@lacomacriminal) 2017(e)ko abenduak 17
Ziur naiz dagoeneko Maialen Lujanbion inguruan dena esanda dagoela,nik esan beharra diot atzoko txapela hori guk geuk (emakumeok, putok, transok, lesbionok periferiakok...) irabazi izan bagenu bizi genuela. Zu baitzara bazterretan kokatzen gean horien ohorezko ordezkaria. #BTN17
— BikiTxu BeRRItXu (@BikitxuB) 2017(e)ko abenduak 18
Bertsozaleen artean, lehiaketa osoan zehar, zeresan handia eragin du Patxi Bakallo ezizena hartuta Twitterreko plaza nahasten aritu den erabiltzaileak. Eta atzo, noski, finalean izan zen.
Gaurko Dramon Agirre Saria gai jartzaileentzat, bakarkako gai guztiengatik #BTN17
— Patxi Bakallo (@PatxiBakallo) 2017(e)ko abenduak 17
Bakallok aipatu bezala, gai potoloak izan zituzten ahotan bertsolariek eta asko izan ziren harmailetan isuritako malkoak, izan ere, zenbait bertso gezien antzera bihotzera zuzenduak izan ziren.
Kaben zotz, rimmel waterproof ekarri bia neban gaurkuan #Maialen #BTN17
— Maddi Iñarra (@zaldumendi) 2017(e)ko abenduak 17
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren erakustoki bilakatu zen atzokoan Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC). Haatik, bertaratutako guztiak ez ziren horretaz jabetu.
BECeko segurtasunakoari galdetu diote ea zer zen bertan. "Una exibicion de pelotaris!" erantzun du. Hain gertu, ta hain urrun. #btn17
— Unaielizasu (@unaielizasu) 2017(e)ko abenduak 17
Nire pronostikoa: Irribarria txapeldun! #BTN17 https://t.co/IlouWKSmpx
— Martin Kitto (@martin_kitto) 2017(e)ko abenduak 17
Euskararen lurralde osotik iritsitako ia 15.000 lagunek bete zuten BEC, tartean baziren ere munduko txoko ezberdinetatik etorritako zenbait bertsozale . Mintzola Ahozko Lantegiak gonbidatuta, izen bereko Terrazan izan ziren atzerririk etorritako 92 lagunak
Ederra izan zen BECen ikusi ahal izan zen itsasoa, batzuetan geldi eta isil-isilik eta besteetan, harro olatuan gora. Itsasoan busti ziren horiek euren sentipenekin blaitu dituzte sare sozialak.
Zeinen ozena den 15.000 lagunen isiltasuna. #BTN17 @tolosaldeataria
— Julen Telleria (@julentelle) 2017(e)ko abenduak 17
Egongo ote da munduen, txapeldunaren izena esatean, irabazlea edozein izanda be,publiko osoa altxaraziko dauen beste herri txapelketarik? #BTN17 #bertsolaritxapelketanagusia
— beailardia (@beailardia) 2017(e)ko abenduak 17
Lan egitea, sortzea, ikastea, jasotzea, ematea, ereitea, harro sentitzea, kritikatzea, eraikitzea, jende zoragarria ezagutzea, txaloak jotzea, besarkatzea, "gu" sentitzea, irribarre egitea, emozionatzea... Hori dena eta gehiago izan da #BTN17
— Maite Berriozabal (@maite_ber) 2017(e)ko abenduak 17
Agurren finala ere izan zen atzokoa, izan ere Igor Elortzak zein Aitor Sarriegik Euskal Herriko txapelketan gehiago ez dutela kantatuko iragarri zuten azken agurrean. Elortzarenzat zazpigarren txapelketan, laugarren finala zuen atzokoa. Sarriegik, ordea, hirugarren eta azken finala zuen.
Eskerrik asko @ielortza! Plazetan zugaz gozatzen jarraituko dugu.
— anboto (@anboto) 2017(e)ko abenduak 17
Maialen Lujanbio, 2017ko txapeldun handi:https://t.co/ha2VHJ7Po9 #BTN17 @BBertsozale
Agur gehiegi denbora gutxian #BTN17
— zortzikotxikia (@zortzikotxikia) 2017(e)ko abenduak 17