NAIZ
DONOSTIA

Metroaren Mirakontxa-Easo zatiak «zilegitasunik ez duela» salatu du Satorralaiak

Satorralaiak elkarretaratzea egin du gaur goizean Donostian metroak kalteturiko ondasunak okupatu aurreko akten sinaketa salatzeko. Bihar Diputaziotik udaletxera nartxa deitu du «parte hartzearen alde eta metroaren inposaketaren aurka».

Mirakontxa-Easo zatiaren kontrako elkarretaratzea egin dute Donostian. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Mirakontxa-Easo zatiaren kontrako elkarretaratzea egin dute Donostian. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarrtetaratzea egin du gaur goizean Donostiako udaletxearen atarian metroaren Mirakontxa-Easo zatiak kalteturiko ondasunak desjabetu aurreko aktak sinatzeko Lakuak deitu duen ekitaldia salatzeko. 

«Lakuak udaletxean deitu duen desjabetza akten sinaketak ez du zilegitasunik, metroaren egitasmoaren behar soziala eta interes publikoa jendartearen gehiengoak zalantzan jartzen duelako. Gainera, akta hauek sinatzearekin hiri-erdialdean, Amaran eta Morlansen eremu publiko zabalak eta hiriko kale garrantzitsuak okupatzeari ateak zabaltzen dizkiolako Udalaren jarrera ere salatu nahi du Satorralaiak», adierazi du mugimenduak. 

Azaldu dutene, «kalte handienak» hiriaren erdialdean eragiten ditu proiektuak, non metroaren eraikuntza lanek «afekzio larriak» eragingo lituzketen, «baita trafikoari arazo handiak eta oinezko mugikortasunari nahiz garraio publikoaren funztionamenduari eragozpen larriak eragin ere». Era berean, «lurpean egin beharreko azpiegitura-lan handiek ondorio larriak eta arriskugarriak izango dituztela» adierazi dute.

Bestetik bihar 17:30ean diputaziotik udaletxera egingo den Martxara batzeko gonbitea egin du, «metroaren pasantea geldiaraztea eta auzi honetan herritarren partaidetzari bideak ireki daitezen exijitzeko».

Era berean, Satorralaiak ETSren langileei azaroaren 15ean eraso egin izana gezurtatu dute, metroaren obrarako egiten ari zen baso-mozketaren aurrean protesta baino ez zutela egin adieraziz.