NAIZ

Bigarren etxebizitza eta hutsik dauden etxeen kopurua salatu du Aitzinak

Aitzina! gazte erakundeak hiru ekimen burutu ditu Hendaian eta Donibane Lohizuneko etxe ezberdinetan pegatina bat jarriz. «Ken nazazu baldin eta gutunontzi hau ez den bigarren etxe edo etxebizitza huts batena». Urtean zehar eraikinen %80 huttsik dagoela salatu dute.

Aitzina! gazte erakundeak etxebizitza hutsak salatzeko jarri dituen pegatina erraldoiak. (Bob EDME)
Aitzina! gazte erakundeak etxebizitza hutsak salatzeko jarri dituen pegatina erraldoiak. (Bob EDME)

Bigarren etxebizitzak eta hutsik dauden etxeen kopuru handia salatzeko hiru ekimen egin ditu Aitzina! gazte antolakundeak Hendaian eta Donibane Lohizunen. Horretarako, «ken nazazu baldin eta gutunontzi hau ez den bigarren etxe edo etxebizitza huts batena» zioten pegatina erraldoiak jarri dituzte eraikin ezberdinetan.

Donibane Lohizuneko hondartza bazterreko eraikin batean kokatu dute afixa hauetako bat. «Etxebizitzen %80a hutsa da urtean zehar», salatu du gazte erakundeak sare sozialen bitartez. Bestetik, Hendaian, «aspalditik hutsik dagoen» eraikin batean ezarri dute pegatina bera. «Eraikinak badira gazteontzat», defendatu dute.

Ekimen honen bitartez, argitara atera nahi izan dituzte, hiru adibide hauen bitartez, turismoak garai konkretu batean hartuta dauden eraikin asko, hutsik daudela urteko zatirik handienean.

Badira hilabete batzuk etxebizitzaren gaia jorratzen duen kanpaina martxan jarri zuel gazte erakundeak. Pegatinen bidez bigarren etxebizitzak agerian uzteko gonbidapena egin zien herritarrei eta gaur Aitzinak berak egin du ekimena. Bide beretik, ‘Lurra eta etxebizitza’ lemapean hiru hitzordu antolatu dituzte. Hurrengoa, Donibane Garaziko gaztetxean eginen dute abenduaren 28an.