Iluntzeko 22.30tan, Xabier Madariagak gidatzen duen Ur Handitan saioa EiTBn abiatzearekin batera hasi ziren #urhanditan eta #MotxiladunUmeak traolak Twitterren dantzan.
Ikus-entzuleek malko asko isuri zituzten ume hauen hitzak entzuten eta hala onartu zuten Twitterren saioa abiatu orduko.
Minutua ere ez da #urHanditan hasi dela eta hemen ja gu negarrez: maite zaitugu Gari!
— lander garro (@landergarro) 2018(e)ko urtarrilak 9
Negarrez noa gaur ohera. Erraietaraino busti naiz #urhanditan. Ez da justua jode, ez da justua.
— Aitziber Garmendia (@AitziGarmendia) 2018(e)ko urtarrilak 9
Eskerrikasko kamera aurrean ausardia eta samurtasun horrekin jarri zareten haur eta gaztetxoei. Saio latza @UrHanditan @XMadariagaI #MotxiladunUmeak
Bi gurasoak preso dituen Gari txikiaren elkarrizketa benetan gogorra izan zen. Granadako kartzelan jaio zen eta bertan, amaren ondoan, eman zituen lehen hiru urteak. Legeak behartuta, ostera, aitona-amonekin Biriatura bizitzera joan behar izan zuen orain sei urte. Algeciraseko kartzelan daude orain haren gurasoak, eta hilero 2.000 kilometroko joan-etorria egiten du haiek ikusteko.
Malkoei ezin eutsita erantzun zituen Garik Xabier Madariagaren galderak, bederatzi urteko haur batengan ohikoa izan behar ez lukeen patxada eta seriotasunarekin.
#Hasigara #urhanditan eskerrik asko #Gari, zure bihotza ireki izanagatik! pic.twitter.com/X2LQ6HkJc7
— Xabier Madariaga (@XMadariagaI) 2018(e)ko urtarrilak 9
Umeak ume ezin izatea baino injustizia handiagorik? #UrHanditan
— Pilon (@pmendibil) 2018(e)ko urtarrilak 9
Ume hauei begiradan igartzen zaie ez direla umeak. Ez diete ume izaten utzi. #UrHanditan
— Samara Velte (@samaravelte) 2018(e)ko urtarrilak 9
Zenbat mintzo diren begiak #UrHanditan
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2018(e)ko urtarrilak 9
Seme-alabak #Gari-ren lekuan imaginatzea gogorra da... #urhanditan https://t.co/sWK5G7Ro7j
— Xabier Madariaga (@XMadariagaI) 2018(e)ko urtarrilak 9
Haizeak ere bi gurasoak ditu preso eta bere andereñoak, Nuriak, gurasoak ezagutu eta gelako gora beheren berri emateko kartzelara doa haiekin bilera egitea. Atzo EiTBko kamaren aurrean agertu zen lehen bisita horri hitzik jarri ezinik.
Ze ona #UrHanditan eko Haizearen irakaslea. Gurasoekin bilerak egiteko ehunka kilometro egin eta bilerak gartzelako bisitetan egiten ditu. Hezitzaile eta pertsona handia #U13Bilbo #PrestGaude
— Asier Lauzurika (@alauzurika) 2018(e)ko urtarrilak 9
Hizek eta espetxean duen aitak ordu berean begiratzen diote ilargiari gauero eta marrazki bizidun berdinak ikusteko ahalegina egiten dute biek; «hori ia elkarrekin egotea bezalakoa» dela dio Hizeren amak, alabak ez baitu aita presondegitik kanpo ezagutu.
Hize: "marrazki bizidunak eta ilargia batera ikusten dugu", ze polita, ze mingarria #urhanditan #askebeharditugu
— Asier Iriondo (@emayokeurre) 2018(e)ko urtarrilak 9
Ze ederrak diren umeak bihotza zabaltzen dutenean. Ze ederrak diren gure bide galduak umeek deskribatzen dituztenean. Negar egin arren, indartsua izan behar da mendekuari eusteko. #urhanditan
— Onintza Enbeita (@onintzaenbeita) 2018(e)ko urtarrilak 9
#U13Bilbo eta #PrestGaude traolak ere kukuka aritu ziren Twitterren larunbatean euskal presoen alde Bilbon izango den manifestaldiarekin bat egin eta irakurleak gonbidatu asmoz.
Euskal herriko milaka etxeetan isuritzen ari garen malkoak #PresoakETXERA ekartzeko indar bihur ditzagun.#UrHanditan #MotxiladunUmeak #U13Bilbora!!!!!!!!! 💧 💧 💧 pic.twitter.com/ufCWn0CRb3
— @jaloniker (@jaloniker) 2018(e)ko urtarrilak 9
Bihotza txikitu ta negar malkoei eutsi ezinik. Gari, Hize, Amaiur, Maddi...heroiak zarete! Zuengatik eta barruan daudenengatik #U13Bilbo ra #PrestGaude #urhanditan
— Ane Muguruza (@Mugu_stx) 2018(e)ko urtarrilak 9
Asko izan ziren Twitterren ere Ur handitan saioa egi bilakatzen duten lan taldeari zorion eta esker on mezuak helarazi zizkiotenak.
#motxiladunumeak Dispertsio-politikaren ondorio ankerrena pairatzen duten haurren bizipenak ezin modu gizatiar eta profesionalean emanak. Zorionak #urhanditan A.Rotaetxe, @XMadariagaI @FEtxegoien eta lan talde osoa
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) 2018(e)ko urtarrilak 9
Mesedez gaurko #UrHanditan saioa beste hizkuntza batzutara itzuli behar da eta szpitituluekin lau haizetara zabaldu ume hauek bizi duten infernua. Aski da! @sare_herritarra #urhanditan #U13Bilbo #PrestGaude
— Malcolm #U13Bilbo (@ideiazabaldu) 2018(e)ko urtarrilak 9
Saioa osorik ikusteko aukera duzue HEMEN.