Txolarrea, basoilarra, arranoa, txepetxa, lertsuna, kaioa, kukua, zozoa, usoa, gure naturaren poesia. Haiekin kantatu ohi du herriak, haiekin tristatu da, haiekin hegaldatu zeruan barrena, gure espiritua mundu honetako halabeharretarik urrun eramanez. Amodio galdua dela kausa, edo ezintasun doilorren bat. Izan liteke geure gizatasuna ere.
Txoriak izan nahi genuke hein batean. Emeterio Arrese, Xabier Lizardi. Txoriñoak, kaiolan, tristerik du kantatzen. Dena esana zegoen txoriaz eta libertateaz, perfekzio xumeenak topiko bihurtzen du gerokoa. Harik eta beste perfekzio xume batek topikoa berritzen duen arte: Hegoak ebaki banizkio… Portuko bokaletik itsaso zabalari buruz doan ontziak sorrarazi ohi duen galdera bera datorkigu zeruan txoria ikusirik bi hegalak airean, norat hoa? Bestelako eremuren batera. Amets guztiak gauzatzen diren pagadira. Horregatik galdetzen du Gerardo Markuletak nongo argia bilatzen ote duten txoriek gerraren ilun-hotsak hastean. Sekretua da, ez dugu inoiz jakinen. Orduak bezala doaz ihesi gugandik. Kantu tristea eten eta alde egin du, beraz, hegoak moztu ez dizkioten txoriak. Alde egin? Hegoak ebaki banizkio… Botere horixe baineukan, aiztur zorrotz hauek, kaiola hau, gizaki izatea, edo gizon: oroit nire ontasunak utzi zaituela libre. Ebaki-alde egin-maite joskuraren barnean gordea dagoen utzi aditza nagusitzen zait. Zure hegaldiaren jabe banintz bezala. Bai, izugarria da banizkio batek adieraz lezakeena. Euskal kantu bat eskatu zidaten, duela gutxi, Normandiako abesbatza bateko lagunek, kantatu nahi zutela zerbait euskaraz. Beti hunkitzen naute «Hegoak ebaki banizkio...» hasten direlarik.
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Topa](/media/asset_publics/resources/001/133/695/article_thumb_horizontal/Topa.jpg)
Topa, senideei aitortza egin eta etxeratzearen aroa irekitzeko
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)
La lluvia respeta el multitudinario Txupinazo lanzado por Duguna
![15_encierro07](/media/asset_publics/resources/001/133/861/article_thumb_horizontal/15_encierro07.jpg)
Dos toros de La Palmosilla de paseo por la plaza alargan el primer encierro hasta los 4 minutos
![Ertzaina](/media/asset_publics/resources/001/130/803/article_thumb_horizontal/ertzaina.jpg)