NAIZ

Euskal presoek bisitak galdu dituzte funtzionario frantsesen grebagatik

Frantziar espetxeetako funtzionarioak egiten ari diren grebak euskal preso politikoengan ere eragina du. Renneseko kartzelan bisitak galdu dituzte eta senideei ez joateko abisatu diete, NAIZek jakin duenez.

Funtzionario bat Bezierseko espetxearen aurrean. (Pascal GUYOT/AFP)
Funtzionario bat Bezierseko espetxearen aurrean. (Pascal GUYOT/AFP)

Marina Bernadok aste honetan 24 orduko bisita zuen eta senideei, han zeuden arren, ez zieten sartzen utzi. Egoera ikusita, ostegunean zuten bisita arruntera ez joateko eskatu zien lagunei eta bisita hori ere galdu egin zuen.

Joan zen asteburuan, Maite Aranaldek bi ordu eta erdiko bisita zuen bere senideekin Rennesko kartzelan, baina funtzionarioen greba dela-eta ordubetera murriztu zuten.

Presoen egunerkoan ere funtzionarioen grebak eragina du, izan ere ogirik eta jarduerarik gabe baitaude.