13 izendapenekin joan eta eta 10 garaikurrekin itzuli da gurera Altzoko erraldoiaren istorioa kontatzen duen pelikula.
Gau magikoa izan zen larunbatekoa, izan ere, inoiz Goya gehien jaso duen hirugarren filma bihurtu da ‘Handia’, ‘Mar adentro’ eta ‘¡Ay Carmela!’ pelikulen atzetik. Eneko Sagardoyk aktore berri onenaren saria irabaztearekin batera abiatu zen sari festa. Ondoren etorri ziren, gidoi original onenaren saria, argazki zuzendaritza onenaren saria, musika original onenaren saria, efektu berezi onenen saria, ekoizpen zuzendaritza onenaren, zuzendaritza artistiko onenaren eta makilaia zein jantzitegi onenaren sariak.
Euskara gogotik entzun zen oholtza gainean, diskurtso feministek protagonismo berezia izan zuten gauean. Zinemagintzan emakumeek bizi duten egoera salatu eta emakumeen presentzia biderkatzeko eskaria ere egin zuten.
‘Handia’ filmak hamar garaikurrak erdietsi ostean, sare sozialak ere pozarren zorion mezuz bete ziren. #Handia traola, #Goya2018-rekin batera, Trending Topic bihurtu zen jaialdiak iraun bitartean. Agertokian entzundako euskarari erreparatu zioten askok.
Si estas jugando a beberte un chupito, cada vez que dicen #EskerrikAsko en los #Goya2018 debes de estar ya un poco piruleta! 🍻#handia #premiosGoya2018 #cineEspañol 🙌🏻
— Jesús Romero (@Jesus_RomeroM) 2018(e)ko otsailak 3
Goya sarietan ETB2n baino euskara gehiago gaur #eitb #goyasariak #Handia
— Edorta Arana (@EdortaArana) 2018(e)ko otsailak 3
Beste askok pelikulako aktore, zuzendari eta lantalde guztia zoriontzeko abagunea hartu zuten Twitterren.
Atzerriko film onenarena bakarrik falta zaizue. @Handiafilm #Handia #Goya2018
— Esti Elduaien Uranga (@Eelduaien) 2018(e)ko otsailak 3
ZORIONAK HANDIA!!!
— Impe rator (@Ninferator) 2018(e)ko otsailak 4
Biba zuek! #Handia #Goya2018
Ilustrazioa: Unai Gaztelumendi pic.twitter.com/KQocv4Onxl
"Para todas esas personas que no se sienten entendidas, por esas identidades incomprendidas y esos cuerpos raros. QUE VIVAN!" Handitasuna somatzen da zure hitzetan Eneko...
— Hesian Taldea (@hesiantaldea) 2018(e)ko otsailak 4
Handiak ez, ERRALDOIAK zarete! ZORIONAK, bihotzez, Handiako lan talde osoari. Gora euskal zinea! #Handia
Zorionik beroenak @Handiafilm eko talde osoari. #Handia izan da lortu duzuena! pic.twitter.com/ZAMathxbbZ
— Ander Lipus (@HutsTeatroa) 2018(e)ko otsailak 4
Bart gaueko momenturik hunkigarrixena, Eneko Sagardoy-ri #Goya eman ziotenian izan zala esango neuke. Izotza apurtziaz gain, ein zeban berba hain barrutik... Zorionak, beste behin, @esagardoy! 💖 Ze ondo! Disfrutau! #Handia #Goya2018 https://t.co/FUfAOwE4sv
— Ane Urkiola 🎬 (@anestraat) 2018(e)ko otsailak 4
Eta #Handia k hazten eta hazten jarraitzen du...
— Nerea Zubia Blazquez (@Nere_Zubia) 2018(e)ko otsailak 3
Euskal zinemagintza badela zer erakutsi duzue beste behin.
Zorionak lantalde osoari eta, bereziki, herrikide den @aitorarregi ri.
#Handia #Errementari #Loreak #Amama Euskal zinemak erakutsi du une goxoa bizitzen ari dela, euskeraz posible dela kalitatezko zinea egitea.
— izerdi gorria (@kepanet) 2018(e)ko otsailak 4
#Handia k, sarietatik harago, erakutsi digu euskarazko zinema ez dela soilik txikientzat.
— Nestor Esteban (@NEScaloni) 2018(e)ko otsailak 4
@HandiaFilm Twitter erabiltzaileak argazki esaguratsu honekin eskertu zituen mezuak.
Etxera!!!! #Goya2018 pic.twitter.com/zIgJGf2xar
— Handia (@Handiafilm) 2018(e)ko otsailak 4
Ospakizunek, baina, Euskal Herrira heldutakoan segida izan zuten, izan ere sorterrira iritsikoan harrera egin zieten irabazleei. Zarautzen, adibidez, senide lagun eta bizilagunek harrera beroa egin ziote Javi Agirre argazki zuzendariari.
Javi Agirreri harrera egin diogu gaur arratsaldean lagunek, senideek eta auzokideek, Zarautzera heldu denean. Ederra izan da. Zorionak berriro ere Javi! Handia haiz! https://t.co/x8GlLaMPIG #Handia #Goya2018 @Handiafilm
— Gari Berasaluze (@kalaportu) 2018(e)ko otsailak 4