![Tabakaleran aurkeztu dituzte euskara sustatzeko baliabide berriak. (IREKIA)](/media/asset_publics/resources/000/470/402/article_main_landscape/dobaran.jpg)
Miren Dobaran Lakuako Hizkuntza Politikako sailburuordeak adierazi du erreminta berriak baliagarriak izango direla euskararen erabilera arlo guztietan errazten jarraitzeko, batez ere lexikoaren eta terminologiaren ikuspegitik.
Horrela, besteak beste, Elhuyar Hiztegi digitalaren azken bertsioa aurkeztu dute. Baliabide hau 2000tik dago erabilgarri Lakuako Gobernuaren webgunean. Euskarazko bigarren webgunerik bisitatuena da, 2017an 8.887.226 bisita izan zituen, eta hiztegiari loturiko ikusitako orrialdeak 45.785.359 izan ziren. Orain, edukia berriz ere eguneratzeaz gain, datu basearen formatua eta interfazea aldatu egin dira, «hiztegiaren funtzionalitatea era nabarmenean hobetuz».
Webgunea berritzearekin batera, Elhuyar Hiztegiaren aplikazioa ere eraberritu da. Orain arte zeuden bi aplikaziok batu dira, bat doakoa eta bestea ordainpekoa, eta diseinu berria duen app modernoago bat erabil daiteke. Gainera, aplikazio berrian bilaketak konexiorik gabe egin daitezke.
Horrekin batera, bederatzi hiztegi terminologiko berri aurkeztu dituzte. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) finantzatu dituzte hiztegiak, eta UZEI izan da egiteko arduraduna.
Bederatzi hiztegi
Aurkeztu diren bederatzi hiztegi berriak honako hauek dira: ‘Traumatologia’, ‘Hiesa’, ‘Mendekotasuna’, ‘Garraioa eta Logistika Hiztegia’, ‘Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia’, ‘Ehiza eta Arrantza Hiztegia’, ‘Mineralak Hiztegia’, ‘Sare sozialak’ eta ‘Telefonia’.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Internet Explorer eta Chrome web nabigatzaileetarako Hiztegibar tresnaren plug-in-a ere aurkeztu du. Horri esker, nabigatzaileotan erabili ahal izango da euskararen gaineko hainbat baliabide batzen dituen tresna barra hau.
Gainera, ‘Hizketa-ereduak’ argitalpena ere aplikazio bilakatu da. Zerbitzu honek herritarrek beren egunerokoan erabil ditzaketen hainbat elkarrizketa eredu jaso ditu, tresna baliagarri bat sortuz euskara era guztietako hizketaldietara eraman ahal izateko.
Baliabide guztiak hainbat erakunde, eragile eta aditurekin batera landu dira, eta Tabakaleran egin den aurkezpenean arlo askotako kideak egon dira. Dobaranekin batera, Maite Iruretagoiena HAEEko zuzendaria, Estibaliz Alkorta Lakuako Gobernuko Euskara Sustatzeko zuzendaria, Joseba Barrena Euskotreneko Hizkuntza Normalizazioa eta Genero Politika arduraduna, Mario Goffard BECeko Marketing eta Komunikazio arduraduna, Josu Aztiria Elhuyar Fundaziokoa kidea, Gontzal Lopez Osakidetzako Euskara Zerbitzuko kidea, Iñigo Mendiola Gipuzkoako Aldundiko Landa Garapena eta Turismo Saileko ordezkaria, Arantxa Bodego geologoa eta EHUko irakaslea eta Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea izan dira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
El ‘número dos’ de la Ertzaintza insulta a una persona que grababa un arresto en Polonia
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)